| TERM22-GS.rs3 (31) |
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
| 1 | Gaztelaniazko adjektibo erreferentzialen euskal ordainak eta erabilera. Azterketa eremua: aldizkari ofizialak. | GS | |
| 2 | Itzulpenen munduan murgilduta dagoen edozeinek ondo daki zeinen erraza gerta daitekeen adjektibo erreferentzialak itzultzea (entorno político-mediático: ingurumari politiko-mediatikoa); edo zeinen zaila, batzuetan, | GS | |
| 3 | baldin eta egitura-kalkora jotzen ez bada (politika eta komunikabideetako ingurumaria; edo politikako eta komunikabideetako ingurumaria: edo politika- eta komunikabide-ingurumaria...) | GS | |
| 4 | eta gainera, zenbaitetan, bat ere ziurtasunik gabe ordainak bete-betean asmatzen ote duen. | GS | |
| 5 | Itzultzaileon intuizioak adierazten digu, | GS | |
| 6 | testu baten edukia irakurritakoan, | GS | |
| 7 | badirela adjektibo-mota honen zenbait aldaki, | GS | |
| 8 | eta euskaraz ezin dela beti prozedura berean eman. | GS | |
| 9 | Bestalde, Euskaltzaindiak hitz elkartuen bidea (1995eko urtarrilaren 27an onartutako araua) proposatzen du | GS | |
| 10 | adjektibo erreferentzialak itzultzeko, | GS | |
| 11 | baina arauan bertan esaten denez, "...ahal den guztian...", | GS | |
| 12 | izan ere, eguneroko praktikak frogatzen baitigu ez dela beti posible izaten formula horretara jotzea. | GS | |
| 13 | Esan nahi baita, era honetako adjektibo-multzo ezberdinak daudela, alegia, | GS | |
| 14 | gaztelaniaz formula bakarraren bidez ematen badira ere, | GS | |
| 15 | euskaraz ezin dugula modu bakarrean geratu. | GS | |
| 16 | Honenbestez, eta azaldu dugun testuinguru horretan, azterlanak honako abiapuntu teorikoa izango du: | GS | |
| 17 | a) Euskaltzaindiko arauak (hitz elkartuak). | GS | |
| 18 | b) "Erdal adjektibo erreferentzialetarako euskal ordainak" Martxel Ensunza. Euskera aldizkaria (Euskaltzaindia). | GS | |
| 19 | c) "Adjektibo erreferentzialen erabilera". Miel Loinaz. Berba aldizkaria (UZEI). | GS | |
| 20 | Azterketa egiteko erabiliko den corpus praktikoari dagokionez, berriz, Euskal Herriko hegoaldeko aldizkari ofizialak (bi autonomia-gobernuetakoak, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoak) hartuko ditugu lagingaitzat. | GS | |
| 21 | Abiapuntu horietatik, hiru aztergai nagusi planteatuko dira lanean: | GS | |
| 22 | a) Adjektibo erreferentzialak multzokatzea, emandako irtenbideak zerrendatzea eta begiratzea bat ote datozen corpus teorikoak jasotako bidearekin. | GS | |
| 23 | Ondoren, zenbait estatistika-datu eskainiko dira; | GS | |
| 24 | erabilera-datuak izango dira beraz. | GS | |
| 25 | b) Gorago aurreikusi bezala, esan genezake bi aldi zehatz daitezkeela arlo honi dagokionez: | GS | |
| 26 | Euskaltzaindiak arlo honi buruzko erabakia eman aurretik | GS | |
| 27 | eta eman ondoren. | GS | |
| 28 | Horiexek izango dira, hortaz, lagin-aldiak. | GS | |
| 29 | Azterketa horrekin, ikusi nahiko genuke norainoko oihartzuna eta arrakasta izan duen arau horrek. | GS | |
| 30 | c) Azkenik, tarte berezia eskainiko diogu lehenengo Jaurlaritzako aldizkari ofizialari (Gerra aurrekoari), | GS | |
| 31 | bertan, aldeak susmatuko direlakoan lehengo eta oraingo erabileren artean. | GS | |