| TERM28-GS.rs3 (19) |
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
| 1 | Lege-testu itzulietako euskal terminologiaren hustuketarako metodologia. | GS | |
| 2 | Alor zehatz bateko corpus osoan erabili den euskarazko terminologia juridikoa lokalizatu eta aztertzeko metodologiaren berri eman nahi dugu komunikazio honetan. | GS | |
| 3 | Terminologiaren ohiko metodologiaz at, hiru oinetan finkatu dugu gure lana: baliabide informatikoak, corpus-linguistika eta traduktologia. | GS | |
| 4 | Legeriak | GS | |
| 5 | -legea dagoenez zuzenbidearen hastapenean- | GS | |
| 6 | zuzenbideko terminologia osoan duen garrantzian oinarrituz, | GS | |
| 7 | Eusko Legebiltzarreko legegintza-produkzio osoa hartu dugu aztergai. | GS | |
| 8 | Legeen euskal bertsioak gaztelaniazko jatorrizko testuen itzulpenak direnez, | GS | |
| 9 | erdal testuez baliatu gara, | GS | |
| 10 | gaztelaniazko terminologia juridikoa aski finkatua eta bildua dagoelakoan, | GS | |
| 11 | euskal terminoak bilatzeko. | GS | |
| 12 | Bi hizkuntzetako testu guztiak euskarri informatikoan eskuratu ondoren, | GS | |
| 13 | bi bertsioen alderatzeari, eta paralelizatzeari ekin diogu, | GS | |
| 14 | eduki bereko testu-zatiak zenbaki bereko paragrafoan ager daitezen bietan. | GS | |
| 15 | Ondoren aplikazio berezi baten bidez, aldez aurretik prestaturiko gaztelaniazko zerrenda bateko termino garrantzitsuenen agerpenak, bere testuinguru-paragrafo osoarekin, eta zenbaki bereko euskal bertsioko paragrafoarekin, lortu ditugu. | GS | |
| 16 | Ondoren, euskarazko paragrafoetan, erdal terminoaren eduki baliokidea daraman segmentua lokalizatu dugu, | GS | |
| 17 | eta guztia, datu-base erlazional batera eraman. | GS | |
| 18 | Honela, jakin ahal izan dugu zein diren agertzen eta agertzen ez diren terminoak, zuzenbideko zein alorretakoak diren, zenbaterainoko finkapen-maila aurkitzen den euskal termino horietan, zein den gaztelaniazko terminoen euskal segmentu baliokideen egitura sintaktikoa, | GS | |
| 19 | eta oraindik burutu gabe dagoen azterketa lexikologiko baten bidez, termino horien zenbait alderdi lexikogenetiko aztertzeko parada dugu. | GS | |