|        TERM34-GS.rs3 (60) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Argumentu-harremana / eremu-harremana: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila. | GS |  | 
| 2 |  Ezaguna da izenondo erreferentzialek sekulako arazoak sortzen dizkietela edozein testu euskaratu behar duten itzultzaileei. | GS |  | 
| 3 |  Askotan jarri da agerian hainbat bide erabili behar direla | GS |  | 
| 4 |  inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialen euskal ordainak lortzeko (Ensunza, 1989; Loinaz, 1995) | GS |  | 
| 5 |  baina edonola, idazle/itzultzailearen zuhurtasunaren, intuizio onaren edota estetika-zentzuaren azpian uzten da neurri handian kasu bakoitzean erabili behar den baliabidearen aukeraketa.  | GS |  | 
| 6 |  Izenondo erreferentzialak izenetatik eratorritakoak izaten dira beti | GS |  | 
| 7 |  baina askotan, jatorria eta izaera erreferentziala nahasi | GS |  | 
| 8 |  eta zaku berean sartzen dira erabat predikatiboak diren izenondoak, zalantzarik gabe erreferentzial hutsak diren izenondoekin. | GS |  | 
| 9 |  Ingeleserako Levi-k (1978) garbi utzi du izenetik eratorriak diren baina ezaugarri semantiko eta sintaktiko desberdinak dituzten bi izenondo-mota bereizteko beharra: 'nominal nonpredicating adjectives' eta 'denominal adjectives'; | GS |  | 
| 10 |  azkenekoak -y, -fill eta -ous bezalako atzizkien bidez eratorritakoak dira | GS |  | 
| 11 |  eta haien gramatika-kategoria ezezik, haien predikatuizaera ere jasoko lukete atzizkitik. | GS |  | 
| 12 |  'Nominal nonpredicating adjectives' sailean sartuko liratekeenak berriz, | GS |  | 
| 13 |  kategoriaz izenondoak izanik ere, | GS |  | 
| 14 |  izenen antzeko jokaera sintaktikoa izango lukete: linguistic difficulties / language difficulties. | GS |  | 
| 15 |  Gaztelaniaren kasuan Bosque-k (1989) defenditu duen bezala, | GS |  | 
| 16 |  badira izenondo erreferentzialak nekez ematen dituzten atzizki izenondo-sortzaileak (-esco, -oso, -ino) eta izenondo erreferentzialak eman ohi dituztenak (-al, -ar, -ario, -ico). | GS |  | 
| 17 |  Frantsesez ere atzizki desberdinak erabili ohi dira | GS |  | 
| 18 |  izenondo erreferentzialak eta predikatiboak sortzeko | GS |  | 
| 19 |  eta ondorioz, familial-familier eta infantil-infantin bezalako bikoteak dituzte. | GS |  | 
| 20 |  Edonola, benetan erreferentzialak diren izenondoen artean ere, modifikatzen duten izenarekin duten harremanagatik (Bosque, 1989; 1992; Bosque eta Picallo, 1994), bi mota bereiz daitezke: | GS |  | 
| 21 |  alde batetik | GS |  | 
| 22 |  modifikatzen duten izena ekintza- edo ondorio-izena denean, | GS |  | 
| 23 |  askotan gertatzen da izenondo erreferentziala izen horren argumentua izatea. | GS |  | 
| 24 |  Adibidez, decisión presidencial ezinbestean izango da presidenteak erabakitakoa eta extracción dental hortz edo hagin baten ateratzearen ekintza. | GS |  | 
| 25 |  Bistan da azken kasuan dental izenondoa extraer aditzaren osagarri zuzenaren parekoa dela eta euskaraz izen elkartu sintetikoak hautagai bikainak direla hauetarako (hortz-ateratzea). | GS |  | 
| 26 |  Decisión presidencial ostera, nekez egingo dugu presidente-erabaki | GS |  | 
| 27 |  eta presidentearen erabaki aukeratuko dugu ia zalantzarik gabe. | GS |  | 
| 28 |  Zein da desberdintasun honen arrazoia, izen elkartuaren mugatzailearen 'subjektutasuna' ala elementu horren 'mugatutasuna'?  | GS |  | 
| 29 |  Bestetik, | GS |  | 
| 30 |  izenondo erreferentzialek modifikatzen dutena (argurmentu-egiturarik gabeko objektu-)izena denean, | GS |  | 
| 31 |  izenaren eta izenondoaren arteko harremana ezin aurresan daiteke; | GS |  | 
| 32 |  hiztegigileek -ri dagokion perifrasiaren bidez definitzen duten esparru-harremana edo jabego-harremana dugu orduan. | GS |  | 
| 33 |  Adibidez, hilo dental hortzak garbitzeko erabiltzen den haria da | GS |  | 
| 34 |  eta euskaraz, hortzetako haria nahiago genuke seguruenik hortz-haria baino. | GS |  | 
| 35 |  Azkenik, fonetikaren esparruan erabiltzen den consonante dental multzorako kontsonante horzkaria erabiltzen da eta ez hortz-kontsonante.  | GS |  | 
| 36 |  Laburbilduz, unibertsala da izenen eta haien modifikatzaileen artean egon daitezkeen harremanen sailkapena: predikatu-izaera duten modifikatzaileak alde batetik eta izaera erreferentziala duten modifikatzaileak bestetik. | GS |  | 
| 37 |  Gainera, azken multzo honen barruan izenaren argumentuak diren modifikatzaileak eta izenarekin jabego- edo eremu-harremana dutenak daude. | GS |  | 
| 38 |  Harreman horiek gramatika-kategoria desberdinen bidez adieraz daitezke hizkuntza batean eta beste batean: izenondoen bidez, preposizio- edo posposizio-sintagmen bidez, izen elkartuen bidez e.a. | GS |  | 
| 39 |  Esate baterako, ingeleseko marginal adjektiboak erabilera erreferentziala eta predikatiboa ditu hurrenez hurren marginal note eta marginal case multzoetan; | GS |  | 
| 40 |  gaztelaniaz berriz, erabilera erreferentziala eta predikatiboa bereizten dituzte, | GS |  | 
| 41 |  nota al margen eta caso marginal eginez. | GS |  | 
| 42 |  Euskararako, 'Elhuyar hiztegian' albo-ohar edo marjinako ohar aurki daiteke erabilera erreferentzialerako baina bazterreko kasu bezalako adibideak erabilera predikatiborako. | GS |  | 
| 43 |  Edonola, zenbait hizkuntzatan, deskribaturiko hiru esparruak estaltzen dituzten izenondoak daude; | GS |  | 
| 44 |  Levi-ren adibideak gogoraraziko ditugu horretarako: musical voice, musical criticism, musical comedy. | GS |  | 
| 45 |  Lan honetan, harreman unibertsal horietako bakoitza euskaraz zein baliabideren bidez adieraz daitekeen eta baliabide bakoitzaren mugak (gaur egun behintzat) non egon daitezkeen finkatzen saiatuko gara: | GS |  | 
| 46 |  Euskal atzizki izenondo-sortzaileen bidez, zein motatako izenondoak sor daitezke? | GS |  | 
| 47 |  Zenbait izenondo erreferentzial izen elkartuen bidez euskara badaitezke ere, | GS |  | 
| 48 |  garbi dago bide honek ez dituela izenondo erreferentzial guztien ordainak eskaintzen. | GS |  | 
| 49 |  Non dago muga? | GS |  | 
| 50 |  Predikatu-/ez-predikatu izaeran, argumentu-/eremu- /jabego-harremanean edo beste nonbait al datza gakoa? | GS |  | 
| 51 |  Izenondoaren jatorrian dagoen izenaren mugatu/mugagabe, bizidun/bizigabe, zenbakarri/zenbakaitza bezalako tasunek ba al dute nolabaiteko eraginik? | GS |  | 
| 52 |  Modifikatua den izena ekintza-, ondorio- edo objektu-izena izateak ba al du eraginik ezintasun horretan? | GS |  | 
| 53 |  Zein dira | GS |  | 
| 54 |  erdal izenondo erreferentzial bat ezinbestean mailegatu behar izatera | GS |  | 
| 55 |  eraman gaitzaketen baldintzak? | GS |  | 
| 56 |  Noiz erabili ohi ditugu euskal izenlagunak | GS |  | 
| 57 |  erdal izenondoak ordezkatzeko? | GS |  | 
| 58 |  Lanaren helburua laburki esanda, | GS |  | 
| 59 |  inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialak euskaratzeko beharrean gaudenean | GS |  | 
| 60 |  modu automatiko samarrean egiten lagunduko ligukeen sistematizazioa lortzea da. | GS |  |