| TERM38-GS.rs3 (38) |
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
| 1 | Neologia, erlojupeko lasterketan: Internet. | GS | |
| 2 | Egungo errealitatean terminologia-neologiak aurrez aurre dituen erronkei buruz hausnartzea da komunikazio honen asmoa. | GS | |
| 3 | Horretarako, bada, Interneten neologia sortzeko eragina duten zenbait puntu landuko ditugu. | GS | |
| 4 | Interneti buruzko terminoak azkar sortu eta zabaltzen dira, | GS | |
| 5 | eta hedapen handia lortzen dute, | GS | |
| 6 | hizkuntza guztiak erlojupeko bene-benetako lasterketa batean bailebiltzan. | GS | |
| 7 | Egia da, bai, | GS | |
| 8 | termino berrien sorkuntza abiadura ikaragarrian dabil, informatikako teknologia eta, orokorrean, telekomunikazioetako teknologia aurreratu eta eraberritzen den martxa berean. | GS | |
| 9 | Ezaugarri hori aurrerakuntza zientifiko eta teknikoan berdin agertzen bada ere, | GS | |
| 10 | eta, beraz, | GS | |
| 11 | terminologiako neologiaren ezaugarri bada, | GS | |
| 12 | landutako arloa berezia denez, | GS | |
| 13 | berari dagokion neologiari berezitasun batzuk ezartzen dizkio, | GS | |
| 14 | eta kontuan hartzekoak dira. | GS | |
| 15 | Alde batetik, Interneteko terminoak ezagutarazteko erabiltzen den kateak, beraz, sareak berak, | GS | |
| 16 | terminologia azkar zabaltzeaz gain | GS | |
| 17 | --Interneteko informazioa (ia) bat-batean lortzen da--, | GS | |
| 18 | hedapen luze-zabala du oso, | GS | |
| 19 | munduko edozein bazterrera heltzen baita. | GS | |
| 20 | Are gehiago, edozein tokitatik biltzen dira terminoak, | GS | |
| 21 | baita komentatu eta haztatu ere; | GS | |
| 22 | adibidez, Interneti buruzko terminoen glosarioak zabaltzen dira Web askotan, | GS | |
| 23 | eta izendegietarako proposamenak egin ere bai, | GS | |
| 24 | eta erabiltzaileek botoa eman ahal izaten diete. | GS | |
| 25 | Ondorioz, funts funtsezko arazo baten aurrean aurkitzen gara: espezialitateko eremuaren mugak gainditzen dituela Interneteko terminologiak | GS | |
| 26 | (espezialitatera mugatzen da, definizioz, lexiko zientifiko eta teknikoa), | GS | |
| 27 | eta erabilera orokorreko hizkeran sartzen dela indartsu; | GS | |
| 28 | horrela, bai sarearen erabiltzaile heterogeneoek (edozein espezialitatekoek zein espezialitaterik gabekoek), bai prentsa irakurri edo komunikabideei arreta jartzen dietenek, guztiok erabiltzen dute. | GS | |
| 29 | Zelako terminologia sortzen ari da? | GS | |
| 30 | Zeintzuk dira lexikoaren sorkuntzan gailentzen ari diren sistemak? | GS | |
| 31 | Ezaugarri berdin eta komun bat daukate hizkuntza guztiek: | GS | |
| 32 | terminoak ingelesez sortzen dira, | GS | |
| 33 | eta mailegu moduan sartzen dira beste hizkuntzetan. | GS | |
| 34 | Nola erantzuten dute hizkuntza hartzaileek? | GS | |
| 35 | Nola lantzen dute Interneteko terminologia? | GS | |
| 36 | Termino al dira termino itxurako guztiak? | GS | |
| 37 | Izendatzeko benetako premiei erantzuten al diete? | GS | |
| 38 | Edo, aldiz, lexikoaren sorkuntzan asko eta asko ez ote dira sentsazionalismoan erori eta azkar galduko direnak? | GS | |