| TERM50-GS.rs3 (39) |
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
| 1 | Euskarak, katalanak eta gaztelaniak atzizki eta aurrizkien bidez gauzatzen dituzten eratorpen-bideen arteko erkaketa: ondorio lexikografikoak. | GS | |
| 2 | Hitzaldi honek azken hiru urteotan lau unibertsitate hauen taldeek egindako ikerkuntzaren ondorioetako batzuk azaltzeko helburua izango luke. | GS | |
| 3 | Lan hori, Madrilgo Hezkuntza Ministeritzak diruz babesturiko Configuración morfológica y estructura argumental: léxico y diccionario izeneko proiektuaren barruan egin da, ikuspuntu hirukoitz baten barruan. | GS | |
| 4 | Lehenik, atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpen-prozesuak aztertu dira hiru hizkuntzetan, | GS | |
| 5 | bereziki eratorpen-oinarri modura aditza dutenak edo eratorri modura aditza ematen dutenak arakatuz; | GS | |
| 6 | ondorioz, bi desberdintasun nagusi aurkitu dira: euskararen barruan atzizki eta aurrizkien bidezko eratorpenen arteko, eta euskal eratorrien eta eratorri erromanikoen artekoa. | GS | |
| 7 | Bigarrenik, bi desberdintasun horietarako azalpen teoriko bat bilatu eta aurkitu da. | GS | |
| 8 | Hirugarrenik, azalpen teoriko horrek lexikogintzan eman dezakeen laguntza finkatzen saiatu gara. | GS | |
| 9 | Komunikazio honek, azalpen teorikoa eta ondorio lexikografikoak laburbilduko lituzke batez ere. | GS | |
| 10 | Edozein azalpen teorikok argitu behar dituen bi desberdintasunak, zehazkiago, hauexek dira: | GS | |
| 11 | a) euskarak atzizki ugari baditu ere, | GS | |
| 12 | oso aurrizki gutxi dauka, | GS | |
| 13 | eta b) desoreka hori ez dago inola ere hizkuntza erromanikoetan. | GS | |
| 14 | Gure hipotesiak, euskararen eta hizkuntza erromanikoen ezaugarri sintaktiko bat morfologiaraino estrapolatuko du: | GS | |
| 15 | eratorpenean ere euskarak egituraren burua edo gunean eskuinaldean jartzen du, eta hizkuntza erromanikoek ezkerraldean. | GS | |
| 16 | Hau hobeto azaltzeko, | GS | |
| 17 | kontutan hartu behar da hizkuntza erromanikoen aurrizkiek bi eratara jokatzen dutela: | GS | |
| 18 | buru baten modifikatzaile modura jokatzen dutenak, buru horren ezkerraldean ager daitezke (refer / rehacer, desfer / deshacer, predir / predecir), | GS | |
| 19 | eta buru modura jokatzen dutenak ere, lehenengo gunean kokatzen dira, | GS | |
| 20 | osagarria eskuinaldean hartzen baitute (eslomar-se / desplomarse, desfullar / deshojar). | GS | |
| 21 | Lehenengo kasuan, aurrizkiak buruaren zehaztasun bat adierazten du | GS | |
| 22 | (predecir eratorria, decir oinarriburuaren zehaztasun bat da: aurretik esan, baina esan, azken finean); | GS | |
| 23 | bigarren kasuan, aurrizkia bera da burua, | GS | |
| 24 | osagarria eratorpen-oinarria delarik; | GS | |
| 25 | izan ere, Prehistoria ez da historia oinarri-osagarriaren zehaztasun bat, oinarria (historia) ez den bestelako gauza bat baizik). | GS | |
| 26 | Euskarak bere aldetik, lehenengo eredua baino ez dauka eskuragarri, bi ikuspegitatik egiazta daitekeenaren arabera: | GS | |
| 27 | Lehenik, erromantikoetan aurreko era bietara jokatzen duen des- atzizki mailegatuak, desegin eratorrian, egin oinarri-buruaren modifikatzaile modura jokatzen du | GS | |
| 28 | aurrean kokatuz | GS | |
| 29 | (egitearen alderantzizkoa), | GS | |
| 30 | baina aurrizki-osagarria/oinarriburua eredua aurkitu nahi dugunean (deshojar), | GS | |
| 31 | desostatu gaizki eginda dagoela beha daiteke nonbait; | GS | |
| 32 | ber-/bir- 're-' eta ez- 'in-/des-' aurrizkiek ere, horrelaxe jokatzen dute. | GS | |
| 33 | Ondorio lexikografikoei begira, lehenik desostatu bezalakoak egiteko eragozpenak azpimarratuko genituzke hitzaldi honetan. | GS | |
| 34 | Bigarrenik, agerian utziko genuke hizkuntza erromanikoen (eta ingelesen) aurrizki-burua/oinarri-osagarriaren euskal ordaina oinarriosagarria/ atzizki-burua dela zuzen-zuzenean. | GS | |
| 35 | Honek laguntza paregabea emango du gaurko lexikogintzan: | GS | |
| 36 | des1 hoja2 r ?hosto2 gabe1 tu bezalako saioetatik haruntzago, kontutan hartu beharko dugu hostoak2 galdu/kendu1 bezalako aukera, | GS | |
| 37 | baina bereziki, pozoin-du 'envenenar', bigun-du 're-blandecerse', lerro-ka-tu 'a-linear', irin-ez-ta-tu 'en-harinar', lur-reratu 'a-terrizar' direlako "jauziak" estandartzat hartu beharko dira, | GS | |
| 38 | a-, des-, en-, es-, in- edo re bezalako aurrizkien ordainak aurkitzerakoan | GS | |
| 39 | bide emankorrak eriden nahi baditugu. | GS | |