|        ZTF1-GS.rs3 (35) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Ekosistemen osasunaren ebaluazioa. | GS |  | 
| 2 |  "Ingurumen Osasuna" paradigma 80. hamarkadaren amaieratik landu da. | GS |  | 
| 3 |  Berriki, ingurumen toxikologian gertatutako funtsezko aurrerakuntzek paradigma hori deszifratzeko berebiziko garrantzia duten ekarpenak ekarri dituzte, | GS |  | 
| 4 |  eta 2005. urtean Ingurumen Osasunaren Sareak (Alemania-Kanada) ikerketa-esparru honen lehentasunak ezarri zituen, besteak beste: (a) tresna bioanalitikoen (biomarkatzaileak, biosaiakuntzak, biosentsoreak) garapena, balidazioa eta aplikazioa; (b) kutsatzaile kimiko berrien arriskuaren ebaluazioa; (d) tresna analitiko berritzaileen (genomika, proteomika) balidazioa; (e) toxikologia (giza-osasuna) eta ekotoxikologiaren (ingurumen osasuna) arteko bateratze kontzeptual eta metodologikoa; eta (f) zientifikoki lortutako datuen eta politika arautzaileen arteko harmonizazioa. | GS |  | 
| 5 |  BZIT taldea, | GS |  | 
| 6 |  Ingurumen Osasunaren paradigma horren aurreratzean | GS |  | 
| 7 |  partehartzaile aktiboa da nazioarte mailan. | GS |  | 
| 8 |  80. hamarkadaren hasieratik, gure taldeak kutsatzaileen efektu biologikoak ikertu ditu lehorreko zein uretako ekosistemetan, | GS |  | 
| 9 |  osasun terminoetan norbera beren ekosistemaren ordezkariak diren itu-espezie zentineletan hurbilketa kontzeptual zein metodologiko beretsuak (biomarkatzaileak+biosaiakuntzak+kimika bioanalitikoa) aplikatuz. | GS |  | 
| 10 |  Itsas-ekosistemen osasunaren ebaluazioa: | GS |  | 
| 11 |  Abra (1991-93) eta Urdaibaiko (1991-94) itsasadarretan jarraipen-programa aurrendariei ekin zitzaien. | GS |  | 
| 12 |  1998 geroztik, ingurumen osasunaren ebaluazioa | GS |  | 
| 13 |  (muskuiluak eta arrainak espezie zentinela gisa erabiliz) | GS |  | 
| 14 |  Ipar Itsasoan eta Mediterraneoan (XENO FISH, 1998-1999; BEC PELAG , 2002; BEEP, 2001-04; WCM, 2004) nazioarteko proiektu/kontratuen barruan burutu da. | GS |  | 
| 15 |  2000. urteaz geroztik, Abra itsasadarraren inguruan kokatuta dagoen birfindegi baten hondakin-isurketaren inpaktu biologikoa ikertzen ari da (Petronor kontratua). | GS |  | 
| 16 |  Prestige ontziaren fuel-olio isurketaren ondoren, Portugaletik Euskal Herrirainoko 22 tokitan (2003-06) zein laborategi-esperimentuetan, eragindako inpaktu biologikoa ebaluatu zen | GS |  | 
| 17 |  muskuilu eta arrainak (bokarta, legatza eta korrokoia) zentinela/esperimentazio-eredu gisa erabiliz (IMPRES ; PRESTE PSE ). | GS |  | 
| 18 |  Ikerketa hori, laborategi-esperimentu (PRAG MA; 2006-07) zein martxan dauden zelai-ikerketekin (PREST IMES ; 2008) osatzen ari da. | GS |  | 
| 19 |  Are gehiago, jarraipen-kanpainek aurrera darraite Euskal kostaldean (IMPRES II; 2006-08), | GS |  | 
| 20 |  etorkizunean ustekabeko isurketen aurrean erreferentzia-balioak izan daitezkeenak ezartzeko asmoz | GS |  | 
| 21 |  baliagarriak diren balio basalak erdiesteko, | GS |  | 
| 22 |  kutsadura kronikoaren efektua ebaluatzeko | GS |  | 
| 23 |  eta ingurumenaren gaineko erabakiak hartu behar dituztenentzat (Water Framework Directive, European Marine Strategy) erabilgarriak izan daitezkeen jarraipenerako teknologia berriak ezartzeko, hain zuzen ere.  | GS |  | 
| 24 |  Lurzoru-ekosistemen osasunaren ebaluazioa: | GS |  | 
| 25 |  80. hamarkadaren hasieran, lurzoruko organismoen (bareak) gaineko kutsatzaileek duten efektua aztertu zituzten laborategi-ikerketek, gure ikerketa-jardueraren hastapena markatu zuten. | GS |  | 
| 26 |  Ondoren, hastapen horien zelai-ikerlanik garrantzitsuenak 1994.urtean gauzatu ziren, | GS |  | 
| 27 |  Galeseko mehatze-aldeak eta Azoreetako sumendi-aldeak gune esperimental gisa erabiliz (PRA XIS XXI, 1996-99). | GS |  | 
| 28 |  Ondorioz, BERR ILUR | GS |  | 
| 29 |  (2003-jarraitzen du) | GS |  | 
| 30 |  proiektu estrategikoa eta PACAR I (2006-2009) gisako proiektuen testuinguruan zelai-ikerketa aktiboagoei ekin zitzaien; | GS |  | 
| 31 |  bareak eta lur-zizareak zentinela/esperimentazio-eredu gisa erabiliz. | GS |  | 
| 32 |  Gure ikerketa-ahalegin nagusiak, batetik, zientifikoki lortutako datuen eta politika arautzaileen (Lurzoruen Babeserako Legea) arteko harmonizatzea eta, bestetik, kutsadura kronikoak lurzoru- ekosistemen osasunaren eta bere ebaluazioaren gaineko ondorioak ulertzea ditu helburu. | GS |  | 
| 33 |  Ekosistemen osasuna eta krisi klimatikoa. | GS |  | 
| 34 |  Krisi klimatikoak eragiten dituen arriskuen gainean sorrarazitako kontzientziazioa dela eta, | GS |  | 
| 35 |  ekosistemen osasunaren, kutsadura kimikoaren, eta baldintza klimatikoen eraldaketa antropikoek sorrarazitako mehatxuen (lokalak zein globalak) arteko elkarrekintzak ikertzen ari gara gaur egun (K-EGOKITZEN , 2007-09). | GS |  |