|        ZTF10-GS.rs3 (32) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Fe-Al oinarritzat duten intermetalikoak. | GS |  | 
| 2 |  Azken urte hauetan industria desberdinek apostu sendo bat egin dute FeAl aleazioen garapenerako, bereziki aplikazio estrukturaletarako. | GS |  | 
| 3 |  Izan ere, Audi enpresak 1994ean Neckarslum herrian Aluminioaren Zentrua eraiki zuen (duela bost bat urte Aluminioa eta Eraikuntza Arina Diseinurako Zentrua izenez berbaitaiatua), | GS |  | 
| 4 |  bertan konpaniaren ikonoa den A8 autoa sortuz.  | GS |  | 
| 5 |  Aleazio hauen ezaugarri handienetako bat da, egituraren edozein desberdintasuna edo aldaketa aleazioen portamolde magnetikoan zuzenean islatzen dela. | GS |  | 
| 6 |  Horrela, nahikoa da mailu batekin, adibidez, apurtxo bat mailukatzea | GS |  | 
| 7 |  seinale ferromagnetikoaren handipen bortitza gertatzeko. | GS |  | 
| 8 |  Gainera, kontzentrazioaren aldaketa oso txikiek ezaugarri magnetikoaren aldaketa handiak eragiten dituzte. | GS |  | 
| 9 |  Bereziki aipatzekoa da Fe70Al30 aleazio ordenatuaren inguruko aleazioen portamolde magnetikoa: | GS |  | 
| 10 |  tenperatura jaistean | GS |  | 
| 11 |  asetasun magnetizazioa | GS |  | 
| 12 |  (handitu beharrean, | GS |  | 
| 13 |  ferromagnetiko arruntetan gertatzen den bezala) | GS |  | 
| 14 |  txikiagotu egiten da. | GS |  | 
| 15 |  Portamolde hori, | GS |  | 
| 16 |  duela hainbat urte lehen aldiz behatu arren, | GS |  | 
| 17 |  oraindik ez da erabat ulertzen. | GS |  | 
| 18 |  Ez da beraz harritzekoa, Fe-aberats diren FeAl aleazioak" froga-eremu" oso aproposatzat kalifikatuak izatea | GS |  | 
| 19 |  magnetismoaren oinarrizko teoriak eta hipotesiak frogatzeko. | GS |  | 
| 20 |  Talde honek FeAl sistemaren fase ordenatuetan zein aleazio horien desordenamenduaren ikerketan lan eskerga egin du | GS |  | 
| 21 |  eta horretan dihardu. | GS |  | 
| 22 |  Ikerketa horiek burutzeko esperimentuak zein kalkulu elektroniko autobateragarriak erabiltzen dira. | GS |  | 
| 23 |  Esperimentuen alorrean fakultateko laborategietan ditugun: Mossbauer espektroskopia, mota desberdinetako neurketa magnetikoak, kalorimetria, X-izpiak etabar erabiltzen ditugu; | GS |  | 
| 24 |  halaber, nazioarteko neutroi zein sinkrotoi laborategi erraldoietako erabiltzaileak gara. | GS |  | 
| 25 |  Arlo teorikoan kalkulu elektroniko autobateragarriak LMTO eta VAS P kodeen bidez, bereziki. | GS |  | 
| 26 |  Ikerketa horren helburu nagusia jokamolde magnetiko arraro horien ulertzea da, | GS |  | 
| 27 |  neurriko aluminiuroak diseina ahal izateko. | GS |  | 
| 28 |  Material horien propietateak (bereziki mekanikoak) asko hobetu daitezkeenentz hirugarren elementu bat gehituz, | GS |  | 
| 29 |  hirugarren elementu horren eragina ere sistematikoki ikertzen dugu. | GS |  | 
| 30 |  Azken urte hauetan gai honekin loturiko 2 doktorego tesi irakurri dira: | GS |  | 
| 31 |  -- Estibaliz APINAN IZ FDE Z de LARR INOA" Theoretical and experimental study of the relationship between structural and magnetic properties in Fe-Al alloys" Julio de 2003. | GS |  | 
| 32 |  -- Damian MART IN RODR IGUE Z "Estudio sobre la influencia del orden intermetalico en las propiedades magneticas de las aleaciones Fe-Al ricas en Fe" Febrero de 2007. | GS |  |