|        ZTF11-GS.rs3 (35) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Jatorri elektronikoko fenomenoak nanoegituretan eta azaletan. | GS |  | 
| 2 | 
Gure ikerketaren helburu nagusia nanoegituren propietate elektronikoak zein propietate dinamikoak teorikoki aztertzea da, | GS |  | 
| 3 |  isolaturik edo azalen gainean daudenean. | GS |  | 
| 4 |  Nanoegitura hauek garrantzitsuak dira material berrien edo gailu nanoelektroniko berrien diseinurako, alde batetik, | GS |  | 
| 5 |  baina bestetik interesgarriak dira oinarrizko ikuspegitik, | GS |  | 
| 6 |  beraietan jokabide kuantikoa azaltzen baita. | GS |  | 
| 7 |  Bi ikerketa lerro desberdinak bereiz ditzakegu. | GS |  | 
| 8 |  Alde batetik nanoharien, nanoirlen edo xafla mehen | GS |  | 
| 9 |  (zenbait plano atomiko hazten direnean era kontrolatuan azal baten gainean) | GS |  | 
| 10 |  egitura atomikoak eta propietate dinamikoak aztertzen ditugu. | GS |  | 
| 11 |  Nanohari metalikoetan tamainako efektu kuantikoak eta garraio elektronikoa aztertu ditugu. | GS |  | 
| 12 |  Gure ikerketaren motibazioa 90. hamarkadan garatutako MCB J (Mechanically Controllable Break-Junction) teknikarekin egindako esperimentuak dira. | GS |  | 
| 13 |  Egiturako eta garraio elektronikoko kalkuluetan DFT (Density Functional Theory) teoria, "multigrid" metodoekin, eta WPP (Wave-Packet Propagation) metodoa erabili ditugu. | GS |  | 
| 14 |  Aztertu dugun beste sistema irla metalikoak dira, | GS |  | 
| 15 |  plano atomiko gutxi batzuk azalen gainean hazten direnean, | GS |  | 
| 16 |  bereziki Pb irlak Cu(111) azalaren gainean. | GS |  | 
| 17 |  Esperimentalki frogatu denez, STS tunel espektroskopiarekin adibidez, | GS |  | 
| 18 |  garaiera jakina duten irlek maizago agertzen dira besteak baino. | GS |  | 
| 19 |  Jokabide bitxi horren arrazoia hauxe da: | GS |  | 
| 20 |  irletako elektroiak konfinatuta daude azalarekiko norabide perpendikularrean. | GS |  | 
| 21 |  Haien egoerak putzu kuantikoak edo QWS (Quantum Well States) deitzen dira, | GS |  | 
| 22 |  eta ondorio nabariak dituzte propietate askotan, adibidez supereroankortasunean. | GS |  | 
| 23 |  Sistema honen energia aztertu dugu | GS |  | 
| 24 |  dimentsio bakarreko eredua eta DFT baliatuz, baina baita ere ab-initio tekniken bidez, VASP kodearekin. | GS |  | 
| 25 |  Bestaldetik, nanoegituren erantzun elektromagnetikoaz aritu gara, hain zuen ere sorta elektronikoarekin eta argiarekin duten interakzioaz. | GS |  | 
| 26 |  Kasu honetan gure abiapuntua energi galerako Mikroskopia Elektronikoko (EELS ) esperimentuak izan dira alde batetik, eta bestetik mikroskopia optikoak. | GS |  | 
| 27 |  Esperimentu hauetan plamoiak kitzikatzen dira nanoegituretan, hau da dentsitate elektronikoaren erresonantziak, nanoegituraren eta beraren inguruaren menpekoak direnak. | GS |  | 
| 28 |  Bereziki sorta elektronikoaren inguruan gertatzen diren partikula metalikoen koaleszentzia fenomenoetan interesaturik gaude. | GS |  | 
| 29 |  Arlo honen barruan "nanoshell" eta dimeroen elkarrekintza argiarekin aztertzen ari gara. | GS |  | 
| 30 |  Problema hauek interes handikoak dira nanoplasmonikaren arlo berrian. | GS |  | 
| 31 |  Azterketa teorikoan Maxwell-en ekuazioak sistema konplexuetan ebatzi behar dira | GS |  | 
| 32 |  eta horretarako BE M (Boundary Element Method) delako metodoa erabiltzen dugu. | GS |  | 
| 33 |  Aipaturiko gai batzuk Eduardo Ogandok 2004. urtean defendatu zuen tesian, "Quantum size effects and stability of nanostructures", bilduta daude. | GS |  | 
| 34 |  Beste batzuk Olalla Perez eta Asier Zugarramurdi garatzen ari diren tesi lanen parte dira. | GS |  | 
| 35 |  Gai guztiak Donostiako Materialen Fisika Saila, DIPC eta Centro Mixto CS IC-UPV erakundeetako partaideekin lankidetzan garatzen dira. | GS |  |