|        ZTF14-GS.rs3 (27) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Tektonika, sedimentazio eta fluido-ihesak Euskokantauriar arroko Ipar Ertzeko erdi Kretazeoan. | GS |  | 
| 2 |  Euskokantauriar Arroaren Kretazeo ertaineko (orain dela 125-100 milioi urte) bilakaera Bizkaiko Golkoaren irekitze-prozesuaren ondorioa da. | GS |  | 
| 3 |  Garai hartan metaturiko sedimentuek erregistratu zituzten arroan izandako prozesuak eta kontrol nagusiak, besteen artean tektonika, sedimentazioa eta fluidoen ihesak. | GS |  | 
| 4 |  Arroaren iparreko ertzean hiru prozesu hauen arteko erlazioa oso nabaria da, | GS |  | 
| 5 |  eta erlazio honen azterketa da, hain zuzen ere, ikerketa-lerro honen xede nagusia. | GS |  | 
| 6 |  Erregistro estratigrafikoaren (arroken) azterketaren bitartez interpretatu dira prozesu bakoitzaren ezaugarriak eta aldakortasuna (espazioan eta denboran) eta horien arteko harremana. | GS |  | 
| 7 |  Orain arte eginiko azterketen arabera, tektonika da sedimentazioa eta fluido-ihesak kontrolatzen dituen prozesu nagusia. | GS |  | 
| 8 |  Ikerketa-lerro honetan aurrera eramaten diren arloz-arloko azterketa eta erabilitako metologia nagusiak ondoren zehazten dira. | GS |  | 
| 9 |  Egitura tektoniko sinsedimentario ugari ageri dira ikerketa-eremuan, failak zein tolesak. | GS |  | 
| 10 |  Hauek ezaugarritzeko erabili diren metodologia nagusiak ondorengoak dira: kartografia, analisi estrukturala, eta metakin sintektonikoen datazioa eta fazie-analisia. | GS |  | 
| 11 |  Metodo hauen bitartez jakin ahal izan da, besteak beste, egitura bakoitzaren adina, | GS |  | 
| 12 |  jarduera nolakoa izan zen, | GS |  | 
| 13 |  esfortzu tektoniko nagusien norabideak, eta eragin zuen deformazioaren ratioak. | GS |  | 
| 14 |  Erdi Kretazeoko erregistro estratigrafikoa osatzen duten arroken azterketaren bitartez, ipar ertzeko unez-unezko paleogeografia ezagutzea dugu helburu, hots, garai hartako ingurune sedimentarioen ezaugarriak eta beren banaketa espaziala zehaztea. | GS |  | 
| 15 |  Xede hau lortzearren erabili ditugun metodo eta teknika nagusiak ondokoak dira: zutabe estratigrafikoen altxaketa eta korrelazioa, fazie-analisia, paleokorronteen neurketa, karbonatozko mikrofazieen analisia, unitate estratigrafikoen bereizketa eta dataketa (fosilak), eta arkitektura deposizionalaren zehaztea. | GS |  | 
| 16 |  Itsaspeko sedimentuen baitatik fluidoek ihes egin zuten Kretazeo ertaineko zenbait alditan, | GS |  | 
| 17 |  garaiko itsas hondo anoxikoan iturriak sortu zirelarik. | GS |  | 
| 18 |  Iturriei zerien fluidoak | GS |  | 
| 19 |  hidrokarburotan (metano eta petrolio) aberatsak zirenez | GS |  | 
| 20 |  mikroorganismo kimiosintetikoek hidrokarburoen oxidazio anaerobikoa eragin zuten sulfatoaren erredukzioaren bitartez, | GS |  | 
| 21 |  eta honen ondorioz karbonato autigenikoak hauspeatu ziren bertan. | GS |  | 
| 22 |  Karbonato hauei lotuta | GS |  | 
| 23 |  fauna kimiosinbiotikoen fosilak (bibalbioak batez ere) agertu dira. | GS |  | 
| 24 |  Karbonato autigenikoen azterketa multidisziplinarraren bitartez interpretatu ahal izan da ihes egindako fluidoen eta fluxuen ezaugarriak zeintzuk ziren, hala nola fluidoen tenperatura, hidrokarburo-aberastasuna, hidrokarburo motak (metano edo petrolio), hidrokarburoen jatorria eta fluxuen intentsitatea. | GS |  | 
| 25 |  Aipatu | GS |  | 
| 26 |  fluxu eta fluidoen ezaugarriak zehazteko | GS |  | 
| 27 |  zenbait analisi mota egin ditugu karbonato autigenikoetan, esate baterako analisi paleontologikoak, petrologikoak, geokimiko inorganikoak (karbono eta oxigeno isotopo egonkorrak) eta geokimiko organikoak (karbono isotopo egonkorrak). | GS |  |