|        ZTF16-GS.rs3 (27) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | 1. Funtzio askotako sistemak, ingurumenean hainbat aplikazio dituztenak: material mikorporotsuak eta SOFC pilak. | GS |  | 
| 2 |  Bada zientziaren esparru bat, bereziki egokia, | GS |  | 
| 3 |  material berrien garapena sustatzen duten diziplina arteko interakzioak aztertzeko: | GS |  | 
| 4 |  Materialak izeneko esparrua, hain zuzen. | GS |  | 
| 5 |  Azterketa horien funtsa, konposizioa, egitura, propietateak eta konposatuak bukaerako produktuan izango duten aplikazioa zehaztea da. | GS |  | 
| 6 |  Izan ere, gure talde honen erronka nagusia ikertutako materialok etorkizunean izan litzateketen aplikazioak zehaztea da. | GS |  | 
| 7 |  Gure azterketek era askotakoak dira: hasi fosfato, fosfito, vanadato, selenito eta arseniatoetatik eta industriarako bereziki interesgarriak izan litezkeen aplikazio magnetikoak, eroaleak, katalitikoak, magnetoerresistiboak edo elektrokimikoak izan ditzaketen oxido mistoen mikroegituren, morfologiaren eta ezaugarri termomekanikoen azterketaraino. | GS |  | 
| 8 |  Horrela, bada, talde honen aztergaiak bi multzotan sailka ditzakegu: | GS |  | 
| 9 |  1. Solido mikroporotsuak, hau da, beren konposizioan eraikin ezorganikoari lotuta (hibridoak) edo ez lotuta (template) dauden molekula organikoak dituztenak, barne-porositatea edo ehundura-porositatea duten materialen balizko aitzindariak izan daitezke. | GS |  | 
| 10 |  Fase horiek, zeolitak, eta oro har, zeotipoak bezala erabil daitezke: gasen banaketa industri-prozesuetan, | GS |  | 
| 11 |  molekulak hautatzeko  | GS |  | 
| 12 |  edota prozesu katalitikoetan. | GS |  | 
| 13 |  Halaber, solido mikroporotsu horien egituretan protonatuak dauden diamina organikoen ordez, Li+ edo Na+ bezalako katioi alkalino txikiak gehitzeak eroaletasun ionikoen fenomenoa errazten du. | GS |  | 
| 14 |  Horrela, bada, materialok, aurrez, energia eraginkor, berriztagarri eta garbiaren eremura bidera daitezke. | GS |  | 
| 15 |  2. Azken urteotan oxido solidozko erregai zelulen (SO FC) teknologiak aurrerapen handia bizi izan du energia garbia sortzeko sistema legez. | GS |  | 
| 16 |  Testuinguru horretan, ikerketa talde honen jarduerak ardatz bi hauek ditu nagusi: batetik, beren ezaugarri elektrokimikoak hobetze aldera, material berriak sintetizatzea; bestetik, | GS |  | 
| 17 |  elektrodo berriak diseinatzeko asmoz, | GS |  | 
| 18 |  erregai zelulen portaera elektrokimikoa eta zelula osatzen duten materialen karakterizazioa aztertzea. | GS |  | 
| 19 |  Epe luzera planteatu diren helburuak eta lan-ildoa, besteak beste, honexetara bideratu dira: | GS |  | 
| 20 |  teknologia honetan baliatzen diren materialen kostua gutxitzera, | GS |  | 
| 21 |  tenperatura baxuagoetan lan egitea ahalbidetzen duten materialak aztertzera | GS |  | 
| 22 |  eta, azkenik, lortutakoen iraunkortasuna handitzera, | GS |  | 
| 23 |  hots, teknologia honekin batera sortzen diren arazoak murriztera; | GS |  | 
| 24 |  izan ere, gerora, teknologia hau errazago merkaturatu ahal izatea ekarriko du horrek. | GS |  | 
| 25 |  Gure ikerketa-taldeak (IMACR IS/MAKRISI) hainbat unibertsitate (UC , UAB , ULL ), Teknologia Zentro (Ikerlan, Cidetec) eta Instituturekin (CS IC, Madril eta Bartzelona) ditu harremanak; | GS |  | 
| 26 |  hartara, ikerketa zientifiko-teknologikoak areagotzeko bideaz gain, | GS |  | 
| 27 |  ikerketa-gaitasun handia eta teknologia berriak garatzeko modua ere eskaintzen du. | GS |  |