|        ZTF18-GS.rs3 (33) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Energiarako materialak: Litio-ioi bateriak. | GS |  | 
| 2 |  Litio-Ioi bateriak ezinbestekoak dira gure eguneroko bizitzan. | GS |  | 
| 3 |  Ez al duzu telefono mugikorrik, mp3rik ala ordenagailu eramangarririk zeure poltsan? | GS |  | 
| 4 |  Bateria hauen arazorik handienetarikoak pisua eta bolumena dira. | GS |  | 
| 5 |  Gainera, bere osagaiak prozesatu behar dira bere toxikotasunarengatik.  | GS |  | 
| 6 |  Ikerketa-ildo hau, solido egoeraren kimika aztertzen duen taldean sortu da. | GS |  | 
| 7 |  Bere helburua LiFePO4 materialaren optimizazioa da, | GS |  | 
| 8 |  litio-ioi bateria komertzialetan konposatu hau katodo moduan erabiltzeko. | GS |  | 
| 9 |  Gaur egun erabiltzen de katodoarekin, | GS |  | 
| 10 |  LiCoO2-rekin konparatuta (LiCoO2), | GS |  | 
| 11 |  aukeratu den konposatua ez da kutsagarria, | GS |  | 
| 12 |  energi densitate handia dauka, | GS |  | 
| 13 |  seguruagoa da, | GS |  | 
| 14 |  eta pisu baxuagoa eta prezio hobea ditu. | GS |  | 
| 15 |  Ikertzen ari den materialaren muga batzuk gainditu behar dira | GS |  | 
| 16 |  bere ezarpen komerziala lortzeko, | GS |  | 
| 17 |  batez ere, bere eroankortasun intrinsekoa apala areagotu behar da. | GS |  | 
| 18 |  Helburu hau lortzeko sintesi metodo batzuk saiatu dira | GS |  | 
| 19 |  LiFePO4/C konpositeak sortzeko: | GS |  | 
| 20 |  zeramikoa, sol-gela, geruza meheak laser ablazioaren bidez, etabar. | GS |  | 
| 21 |  Konposite hauek prestatzeko, | GS |  | 
| 22 |  emaitza bikainak lortu dituen sintesi metodo berri bat egokitu da, liofilizazioa. | GS |  | 
| 23 |  Sintesian sortutako ikatzak eroankortasuna indartzen du, | GS |  | 
| 24 |  eta partikulen tamaina kontrolatzen du ere, | GS |  | 
| 25 |  garraiatza elektronikoa eta litioaren difusioa errazten. | GS |  | 
| 26 |  Prestatutako materialak zenbait tekniken bidez aztertzen dira: X-izpien difrakzioa, oinarrizko analisiak, Raman eta infragorri espektroskopia, suszeptibilitate magnetikoa, EPR, Mossbauer, inpedanzia elektrokimikoa eta transmisio eta ekorketa mikroskopia. | GS |  | 
| 27 |  Teknika hauen guztien medio, materialen purutasuna, konposizioa, morfologia eta propietate elektriko eta magnetikoak ezagutzen dira. | GS |  | 
| 28 |  Honen ondoren, beste karakterizazio mota bat behar da, aplikaziotik gertuagokoa. | GS |  | 
| 29 |  Lan hau CIDETEC fundazioa eta CEGASA ren arteko lankidetzaren bidez egiten da. | GS |  | 
| 30 |  Karakterizazio elektrokimikoa bi zentro hauen instalazioetan egiten da, | GS |  | 
| 31 |  eta teknika hauetaz osatua dago: boltanperometria ziklikoa, ziklaketau galbanostatikoa eta, material onenekin, botoi-pilak eta prototipoen fabrikazioa. | GS |  | 
| 32 |  Unibertsitatean egindako karakterizazioan lortutako datuekin, CIDETEC en eta CEGASA n egindako testen emaitzak osatzen eta ulertzen dira. | GS |  | 
| 33 |  EnpresaK, Zentro Teknologikoak eta Unibertsitateak sortutako elkarlanak ikerkuntza aberesten du. | GS |  |