|        ZTF19-GS.rs3 (48) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | 1. Energiarako materialak: erregai-pilak. | GS |  | 
| 2 |  Materialen arloan kokatutako ikerlan honek, SOFC (Solid Oxide Fuel Cells) motako erregai-piletan erabil daitezkeen perovskita egitura (ABO 3) duten oxido mistoen ikerketa du helburu, oxido hauen sintesia, karakterizazioa eta propietate elektriko eta magnetikoen ikerketa, hain zuzen. | GS |  | 
| 3 |  Erregai-pilak, erregaiak energia elektriko zuzen bilakatzen duten gailu elektrokimikoak dira. | GS |  | 
| 4 |  SOFC pilek bi elektrodo dauzkate, katodoa eta anodoa, | GS |  | 
| 5 |  elektrolito solido batez banatuta. | GS |  | 
| 6 |  SOFC pilen funtzionamendua oso erraza da: | GS |  | 
| 7 |  katodotik pasarazten den airearen oxigenoak, kanpoko zirkuitutik heltzen diren elektroiekin erreakzionatzean | GS |  | 
| 8 |  oxido ioiak sortzen dira. | GS |  | 
| 9 |  Ioi hauek elektrolitotik zehar anodorantz mugitzen dira | GS |  | 
| 10 |  eta anodoan erregaiarekin erreakzionatzen dute | GS |  | 
| 11 |  kanpoko zirkuitura aterako diren elektroiak sortzeko, | GS |  | 
| 12 |  aldi berean, ura eta beroa sortzen dira. | GS |  | 
| 13 |  Era honetan, energia etengabe lor daiteke. | GS |  | 
| 14 |  Material hauek pila batetan erabili ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dituzte:  | GS |  | 
| 15 | (1) prozesua burutuko den tenperaturetan (> 600?) egonkorrak izatea; (2) elektrolitoak eroankortasun ionikoa altua azaldu behar du, | GS |  | 
| 16 |  eroankortasun elektronikoa berriz baztergarria, eta elektrodoek aktibitate elektrokatalitiko altua izan behar dute, | GS |  | 
| 17 |  honez gaiz, oxigenoak elektrolitoarekin eta erregaiarekin interakziona dezan elektrolitoak porositate altua erakutsi behar du; | GS |  | 
| 18 |  (3) material guzti hauek zabalkuntza termikoaren koefiziente bateragarriak izan behar dituzte. | GS |  | 
| 19 |  Ikerlan honen helburu nagusia, pila hauetako katodo moduan erabiltzeko material eroale egokiak lortzea da, bai eta hauen sintesi bideak optimizatzea ere:  | GS |  | 
| 20 |  - Sintesia: | GS |  | 
| 21 |  tradizionalki, metodo zeramikoa erabili ohi da, | GS |  | 
| 22 |  baina produktu homogeneoak lortzeko arazoak ditu. | GS |  | 
| 23 |  Horregatik, guk sol-gel izeneko metodoa burutu dugu. | GS |  | 
| 24 |  Honez gain, beste metodo batzuez ere baliatu gara: liofilizazioa, errekuntza eta quenching-a. | GS |  | 
| 25 |  Era honetan, | GS |  | 
| 26 |  sintesi bide desberdinak erabiliz, | GS |  | 
| 27 |  laginen morfologia alda daiteke eta honekin lortutako propietateak ere, | GS |  | 
| 28 |  beraz, sortutako diferentziak erabilitako metodoaren arabera aztertuko dira. | GS |  | 
| 29 |  - Karakterizazio estrukturala: | GS |  | 
| 30 |  Rietveld metodoan oinarrituz | GS |  | 
| 31 |  eta X izpien difrakzioaren teknikaz baliatuz, | GS |  | 
| 32 |  laginen egitura ikertzen dugu. | GS |  | 
| 33 |  Beharrezkoa bada, | GS |  | 
| 34 |  neutroi edo elektroi izpien difrakzioak erabiliko dira. | GS |  | 
| 35 |  - Azterketa morfologikoa: | GS |  | 
| 36 |  transmisio- eta ekortze-mikroskopia elektronikoak erabiliz, | GS |  | 
| 37 |  sinterizazio-maila eta partikulen tamaina aztertzen dira, baita dilatazio termikoaren koefizienteak ere. | GS |  | 
| 38 |  - Propietate magnetikoak: | GS |  | 
| 39 |  katioi magnetikoen presentzia dela eta, | GS |  | 
| 40 |  propietate magnetikoak ere interesgarriak izan daitezke. | GS |  | 
| 41 |  SQUID (Superconducting Quantum Interference Device), balantza magnetiko, EPR (Electronic Paramagnetic Resonance) eta, burdina duten laginetan, M?sbauer espektroskopia teknikak erabiltzen dira. | GS |  | 
| 42 |  - Geruza meheak: | GS |  | 
| 43 |  duela gutxi, geruza meheak lortzeko laser ablazioaren teknika erabiltzen hasi da, | GS |  | 
| 44 |  pilen tamaina eta kostua gutxitzeko asmoz. | GS |  | 
| 45 |  - Eroankortasun ionikoa eta elektronikoa: | GS |  | 
| 46 |  eroankortasuna inpedantzia espektroskopiaren bidez aztertzen da. | GS |  | 
| 47 |  - Pilen prestaketa eta ebaluaketa: | GS |  | 
| 48 |  diseinu berriko "gela bakar bateko pila" esperimentaletan sintetizatutako materialak aztertzen ditugu. | GS |  |