|        ZTF4-GS.rs3 (30) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Kartzinogenesi kimikoa. | GS |  | 
| 2 |  Kartzinogenesi kimikoaren inguruan BZIT ikerketa-taldeak duen interesa, 90. hamarkadan organismo urtarren peroxisomen karakterizazioaren eta peroxisomen proliferazioaren gainean egin ziren azterketetan abiatzen da (UPV/EHU, 1995-1998; Akzio integratu hispano-alemaniarrak, 1996-1997; MEC , 1996-1999 eta 2000-2002; EB ko BEE P, 2001-2004 proiektuen bidez finantziatua). | GS |  | 
| 3 |  Peroxisomen proliferatzaileek konposatu kimikoen talde heterogeneoa osatzen dute. | GS |  | 
| 4 |  Hauen artean, | GS |  | 
| 5 |  karraskariak bezalako espezie sentikorretan gibeleko tumoreak sortzeagatik | GS |  | 
| 6 |  ezagunak diren ingurumeneko hainbat kutsatzaile daude. | GS |  | 
| 7 |  Prozesu hauek hartzaile nuklearren (peroxisomen proliferatzaileek aktibaturiko hartzaileak, PPAR ) aktibazio bidezko mekanismo ez-genotoxikoen bidez gertatzen dira. | GS |  | 
| 8 |  Bestalde, hidrokarburo polizikliko aromatikoak (PAHak) genotoxiko eta kartzinogenikoak dira | GS |  | 
| 9 |  eta aril hidrokarburo-hartzailearen bitartez dihardute. | GS |  | 
| 10 |  Zelai- zein laborategi-ikerketek, PAH eta minbiziaren agerpenaren artean erlazio zuzena dagoela erakutsi dute arrainetan eta zenbait molusku espezietan. | GS |  | 
| 11 |  Hala ere, kartzinogenesi kimikoa eragiten duten mekanismoak oso gutxi ikertu dira arrainetan, arrain espezie eredugarrietan salbu, | GS |  | 
| 12 |  eta ia erabat ezezagunak dira moluskuetan. | GS |  | 
| 13 |  Beraz, MEC -ek diruz lagundutako CANCER MAR ikerketa-proiektuaren barruan (2006-2009), gure helburu nagusia da arrainen hepatokartzinomen eta moluskuen leukemiaren zein neoplasia gonadalaren garapenean gertatzen diren mekanismo zelularrak eta molekularrak sakonago ezagutzea. | GS |  | 
| 14 |  Helburu hau lortu nahian, hurbilketa multidisziplinarra darabilgu | GS |  | 
| 15 |  kartzinogeno kimiko genotoxikoen (PAH eredugarriak) zein ez-genotoxikoen (peroxisomen proliferatzaile eta disruptore endokrino eredugarriak) ahalmen preneoplasikoa eta neoplasikoa aztertzeko. | GS |  | 
| 16 |  Aipatu konposatuen eragin preneoplasikoak eta neoplasikoak histologikoki, histokimikoki, biokimikoki eta gene-adierazpen mailan molekularki ikertzen ari gara arrain eta moluskuetan. | GS |  | 
| 17 |  Ahalegin berezia egiten dihardugu kartzinogenesiaren markatzaile goiztiarrak diren entzimen markatzaile histokimikoen eta geneen adierazpen-sinadura espezifikoen garapenean. | GS |  | 
| 18 |  Honetaz gain, | GS |  | 
| 19 |  ekosistema itsastar eta estuarinoetan ingurumeneko kutsatzaileek sortarazten dituzten kalteak aztertzeko asmoarekin, | GS |  | 
| 20 |  DNA -mikrotxip espezifikoak garatzen ari gara lazun eta muskuiluetan. | GS |  | 
| 21 |  Honen guztiaren azken helburua, maila molekular eta zelularrean gertatzen diren aldaketak kalte patologikoen agerpenari lotzea da, | GS |  | 
| 22 |  azken hauek | GS |  | 
| 23 |  OS PAR Komisioak zein ICES erakundeak garaturiko protokoloak jarraituz | GS |  | 
| 24 |  sailkatzen direlarik. | GS |  | 
| 25 |  Proiektuaren oinarria da: 1) ingurumen kutsatuetan, adb kaietan, bizi diren arrain eta molusku populazioen zelai-ikerketak burutzea edo minbizi-tasa altua duten populazioak ikertzea eta 2) arrain eta moluskuak kartzinogeno kimikoen eraginpean jarriko direneko laborategi-esperimentuak burutzea. | GS |  | 
| 26 |  Egin diren lehenengo zelai-lanetan, Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruan, Arriluzeko kirol-kaian eta Ondarruko kaian lazunak lagindu dira. | GS |  | 
| 27 |  Laborategi-azterketen barruan, lazunak eta muskuiluak azido perfluorooktanoikoaren eta Prestige-ak isuritako fuel-olioaren antzeko olio baten pean mantendu dira. | GS |  | 
| 28 |  Bestalde, erreboiloak eta muskuiluak estirenoaren eta 2 motako fuel-olioaren pean mantendu dira, hurrenez hurren, Brest-eko unibertsitatean (Frantzia) eta IRIS entrepresan, Stavanger (Norvegia) burututako esperimentuetan, EB -k diruz lagundutako PRAGMA proiektuaren (2006-2007) baitan. | GS |  | 
| 29 |  Une honetan, laborategi saiakera gehiago ditugu martxan | GS |  | 
| 30 |  arrain espezie eredugarria den zebra arraina erabiliz. | GS |  |