|        ZTF5-GS.rs3 (24) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Nanopartikulen toxikotasuna. | GS |  | 
| 2 |  Nano tamainako partikulen ezaugarri fisikokimikoak tamaina arrunteko substantzia baliokideen ezaugarrien desberdinak dira, | GS |  | 
| 3 |  eta sarritan ezin dira aurreikusi ere. | GS |  | 
| 4 |  Nanomaterialak gero eta gehiago erabiltzearekin batera, | GS |  | 
| 5 |  ingurumen eta osasunaren gainean eurek eduki ditzaketen arriskuei buruzko ikerketak bultzatu beharra dago. | GS |  | 
| 6 |  Injinerututako nanomaterialen erabiltze eta eskukatzeari dagokien kezka nagusia, beraien toxizitatearen oinarria, seguru asko, screening toxizitate-test estandarrek gaur egun barne hartzen ez dituzten ezaugarri fisikokimikoak izatea dugu. | GS |  | 
| 7 |  Horrez gain, partikula horien erabilpen komertzialak kezka handia sortu du, | GS |  | 
| 8 |  zuzenean euren sakabanaketa zabala ekar baitezake, bai (1) industri isurketen zein etxeko hondakinen erreken bitartez, eta baita ere (2) norberaren zaintzan zein fuel-katalizatzaileen moduko erabilpen orokorreko bestelako produktuen bitartez. | GS |  | 
| 9 |  Horrelako sakabanaketa zabalak ingurumen zein giza-osasunaren gainean izan ditzakeen ondorioak ez dira oraindik ezagutzen. | GS |  | 
| 10 |  Testuinguru honetan, BZIT taldeak, E. Valsami-Jones (Natural History Museum, London) Dr.-ak zuzentzen duen EB -ko 7. FP-ko NANORETO X (2008-2012) ikerketa-proiektuan lanean dihardu. | GS |  | 
| 11 |  NANO RETO X-en helburu gidaria da osasunaren eta ingurumenaren gainean injinerututako metal-nanopartikulek dituzten efektuei dagozkien zalantza zientifikoak argitzeko ahalegintze globala izango dena ezagumendu berriez hornitzea, zein industriak eta gobernuek nanomaterial horien arrisku-ebaluaketari ekiten hasteko informazio berriaren corpusa eta tresna berri bat eskaintzea. | GS |  | 
| 12 |  NANORETO X-ek honako bost gako-galdera hauei erantzun nahi die: | GS |  | 
| 13 |  (1) Ingurumenak nola aldaraz litzake bertan askatutako nanopartikulen ezaugarri fisikokimikoak eta bioerreakzionagarritasuna? | GS |  | 
| 14 |  (2) Nola eragin lezake horrek ugaztunen zelulekin eta organismo urtarrekin zein beraien zelulekin interakzionatzeko eta euren baitan sartzeko partikula horiek duten gaitasuna (bioeskuragarritasuna); | GS |  | 
| 15 |  eta bioeskuragarritasun horrek toxikotasuna sorraraziko ote luke? | GS |  | 
| 16 |  (3) Ba al dago ezaugarri fisikokimikoei dagokien erreaktibotasun eta/edo toxikotasun zelularraren patroi zehatzen bat (adb. aktibitate hierarkia bat)? | GS |  | 
| 17 |  (4) Aurreko hiru jiteak ikertzean | GS |  | 
| 18 |  atzemandako baldintzen zein konbinaketak sorraraziko luke arriskua giza-osasunean eta ingurumenean? | GS |  | 
| 19 |  (5) Nola inkorporatu liteke informazio guzti hori arrisku-ebaluaketarako eredu batean? | GS |  | 
| 20 |  Gure taldeak NANORETO Xen dituen betebehar nagusiak hauexek dira: (1) muskuilu eta zebra arrainek nanopartikulak in vivo nola hartzen dituzten ikertzea eta autometalografia, | GS |  | 
| 21 |  X-izpien mikroanalisia zein mikroskopia elektronikoa erabiliz | GS |  | 
| 22 |  nanopartikulak barneratzeko mekanismoak eta bidezidorrak ezagutzea, (2) zelula mailako kalteak muskuilu eta zebra arrainetan (lisosomen mintzen egonkortasuna, liseri-guruinaren/gibelaren, gonadaren zein zakatzen histopatologia, metalotioneinen indukzioa, geneen adierazpen mailak, estres oxidatiboa) eta organismo mailako kalteak muskuiluetan (hilkortasuna) zehaztea, (3) nanopartikulen barneratzea zein erreakzionagarritasuna in vitro ikertzea eta toxikotasun-mekanismo posibleak aurkizea, | GS |  | 
| 23 |  muskuiluen hemozitoen eta zakatz-zelulen kultibo primarioak erabiliz, | GS |  | 
| 24 |  eta (4) metal-nanopartikulen genotoxikotasuna (mikronukleoen saiakuntza, Kometa saiakuntza) eta kartzinogenesia (lesio preneoplasiko eta neoplasikoen detekzioa, histologiaren, entzima-markatzaile goiztiarren eta gene-adierazpenaren soslai aldaketen bitartez) aztertzea. | GS |  |