|        ZTF6-GS.rs3 (27) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Huntington gaixotasunaren agerpen - adinean inplikatutako geneen bilaketa. | GS |  | 
| 2 |  Huntington gaixotasuna (HD), nahi gabeko mugimenduak eta desoreka kognitibo eta psikiatrikoak sortzen dituen gaixotasun genetiko autosomiko arraro eta dominantea da.  | GS |  | 
| 3 |  HD, 35-45 bitarteko adinean aurkezten den endekapenezko patologia da. | GS |  | 
| 4 |  Gaixotasunaren eragilea HD genearen CAG hirukotearen espantsioa da: | GS |  | 
| 5 |  alelo arruntek hiruko nukleotidoaren 35 errepika baino gutxiago dituzte | GS |  | 
| 6 |  eta aldiz, 40 CAG errepika baino gehiago dituzten aleloek gaixotasuna eragiten dute.  | GS |  | 
| 7 |  Sintomak agertzen diren adina oso aldakorra da. | GS |  | 
| 8 |  Jakina da, CAG errepika zenbakia eta HD gaixotasunaren agerpe-adina alderantziz korrelazionatuta daudela. | GS |  | 
| 9 |  Hala ere, zenbait ikerketen arabera beste faktore genetiko batzuk, ingurune-faktoreekin batera HDaren agerpen-adinaren aldakortasunaren %30-60aren erantzuleak izango lirateke. | GS |  | 
| 10 |  Gure helburua HDaren agerpen-adinaren aldakortasunean parte hartzen duten faktore genetikoen identifikazioa da. | GS |  | 
| 11 |  Identifikazio honek, gaixotasunaren ezagumendu molekularrean aurrera egitea eta itu terapeutikoak ezartzea baimenduko du. | GS |  | 
| 12 |  Horretarako, Bizkaiko hiru ospitaleetako (Gurutzeta, Basurto eta Galdakao) klinikoen eta EHU-ko genetikan, bioetikan eta antropologia fisikoan adituak diren ikertzaile taldea eratu dugu. | GS |  | 
| 13 |  Bizkaiko bertako populazio osasuntsua eta bizkaitarrak ez direnak baina bertan bizi diren populazio osasuntsuarekin aurretiazko analisia egin da. | GS |  | 
| 14 |  Analisi horretan ikus daiteke ez dagoela ezberdintasunik bi populazioen arteko CAG hirukotearen errepika zenbakian. | GS |  | 
| 15 |  Bestalde, 27tik 35rako aleloen maiztasuna  | GS |  | 
| 16 | ("alelo ertainak" deritzonak, alelo hauen ezegonkortasuna de novo mutazioen agerpena sortu dezakete) | GS |  | 
| 17 |  eta populazio honetan azaldutako gaixotasunaren prebalentzia bat datoz. | GS |  | 
| 18 |  Transmisio genetikoko azterketak egiteko, | GS |  | 
| 19 |  indibiduo bakoitzean agertzen diren konbinazio haplotipikoak ezarri behar dira. | GS |  | 
| 20 |  Helburu hori betetzeko gaixoen eta familiakoen linfozitoetatik erauzitako DNA -rekin PCR , klonazio eta sekuentziazio bidezko ikerketa sakona burutu da. | GS |  | 
| 21 |  Gene aldatzaileei dagokionez, orain arte bi mikrosatelite eta 15 genetako 70 SN P baino gehiago aztertu ditugu. | GS |  | 
| 22 |  Hainbat programa estatistiko (Haploview, PLINK, SPSS , etab.) erabili ditugu | GS |  | 
| 23 |  polimorfismo hauen eta gaixotasunaren agerpen adinaren arteko asoziazioa bilatzeko. | GS |  | 
| 24 |  Lortutako emaitzak etorkizun handikoak dira | GS |  | 
| 25 |  baina, gaixotasunaren agerpen-adinean duten benetako ekarpena | GS |  | 
| 26 |  gaixoen lagin- kopurua handituz | GS |  | 
| 27 |  egiaztatu beharko da. | GS |  |