|        ZTF7-GS.rs3 (20) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Genomika eta animalien osasuna. | GS |  | 
| 2 |  Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko Genomika eta Animalien Osasuna taldeko ikerketa-gai nagusia etiologia birikodun gaixotasunen oinarri genetikoaren analisia da. | GS |  | 
| 3 |  Gure helburu zientifiko nagusiak bi dira: erantzun inmunean eragina izan dezaketen polimorfismo funtzionalen bilaketa, eta ostalariaren Genetikak gaixotasun infekziosoetan eta minbizian izan dezaken eraginaren azterketa. | GS |  | 
| 4 |  Gaur egun Ardien Biriki Adenomatosia eta Maedi Visna delako gaixotasun biriko biren patogeniaren zenbait aspekturen argitzean | GS |  | 
| 5 |  lan egiten dugu, eta bai abere-hazkuntzan eragin dezaketen gaixotasun infekziosoen ezabapenerako bide berrien irekieran. | GS |  | 
| 6 |  Ardien Biriki Adenomatosiari dagokiola, tartekatze-mutagenesi analisi bat egiten ari gara, ia ardien biriki minbiziaren garapenean eragina izan dezaketen gene berriak detektatu ahal ditugun, | GS |  | 
| 7 |  eta gene hauen giza ortologoek ere, | GS |  | 
| 8 |  euren funtzionaltasuna galdu ondoren, | GS |  | 
| 9 |  tumoreak eragin dezaketen argitzeko. | GS |  | 
| 10 |  Gainera, ardien genoman Jaagsiekte delako erretrobirus exogenoaren oso antzekoak diren erretrobirus endogenoak egoteak, erretrobirus exogeno eta endogenoen balizko interferentzia aztertzea ahalbidetzen du. | GS |  | 
| 11 |  Bestalde, | GS |  | 
| 12 |  zenbait genomen sekuentziazio osoa dela eta | GS |  | 
| 13 |  dagoen informazio genomiko eskuragarrian oinarrituta, | GS |  | 
| 14 |  zenbai espezieren analisi genomikoa egiten ari gara, | GS |  | 
| 15 |  genoma horietan tartekatutako elementu erretrobirikoak detektatzeko asmoz. | GS |  | 
| 16 |  Detektatu ondoren, | GS |  | 
| 17 |  euren dinamika ebolutiboa, adierazpena eta balizko funtzioa karakterizatuko ditugu, | GS |  | 
| 18 |  beti ere metodo bioinformatikoak erabiliz.  | GS |  | 
| 19 |  Azkenik, badugu helburu teknologiko bat ere; gaixotasunen progresioan markatzaile gisa erabil daitezkeen polimorfismoen detekzio eta analisirako lanabesen garapena hain zuzen ere. | GS |  | 
| 20 |  Atal hau erreaktibo eta laborategiko protokoloen lorpenean eta datuen gordeketa eta analisirako programa bioinformatikoen garapenean oinarritzen da. | GS |  |