|        ZTF8-GS.rs3 (31) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Genetika eta ingurugiroaren eragina gizentasun fenotipoetan. | GS |  | 
| 2 |  Gizentasuna, gorputzean gantz gehiegi izatean datzan osasun arazo bat da. | GS |  | 
| 3 |  Honen erroan denboran zehar mantendutako balantze energetiko positiboa aurki dezakegu. | GS |  | 
| 4 |  Azkenaldian, hazkunde nabaria izan du giza populazio askotan, | GS |  | 
| 5 |  batez ere gehiegizko elikadura eta jarduera fisikoaren ezak eraginda (bizimodu sedentarioa). | GS |  | 
| 6 |  Ikerkuntza lerro honen helburuetariko bat, obesitatearekin erlazionatutako ezaugarrietan (antropometrikoak, fisiologikoak eta biokimikoak) jaraunspenezko eskualdaketen patroiak ezagutzea da. | GS |  | 
| 7 |  Honez gain, obesitatean parte hartzen duten mekanismo molekularren ezagutzan sakontzea dugu xede, | GS |  | 
| 8 |  horretarako bi jarduera lerro jarraituz: | GS |  | 
| 9 |  1. G izentasun fenotipoen zehaztapena Euskadiko populazioan eta ijito etniako familietan. | GS |  | 
| 10 |  2. G izentasunarekin asoziazioa edo ligamendua erakusten duten geneak identifikatzea ijito etniako familietan eta Euskadiko populazioan, | GS |  | 
| 11 |  asoziazio eta ligamendu analisiak erabiliz. | GS |  | 
| 12 |  Ikerketa hauetan nuklear familiak (gurasoak eta seme-alabak) eta konplexuagoak diren pedigriak aztertzen dira. | GS |  | 
| 13 |  Halaber, jadanik obesitatea diagnostikatua duten indibiduoak ikertzen dira, | GS |  | 
| 14 |  afekziorik gabeko baina beste ezaugarri guztientzat (sexua, adina, maila sozioekonomikoa...) antzekoak diren subjektuekin alderatuz. | GS |  | 
| 15 |  Efektu genetiko eta anbientalak hainbat ezaugarrietan ebaluatzeko helburuarekin, | GS |  | 
| 16 |  bariantza deskonposaketaren analisi unibariatuan oinarrituta dauden programa informatiko espezifiko batzuk (MAN -6, SOLAR ) erabiltzen dira. | GS |  | 
| 17 |  Metodologia honek, ezaugarrien bariantza hainbat osagaietan zatitzea ahalbidetzen du: genetikoak (VAD ), anbiental orokorrak (VSP, VHS, VSB ) eta hondarrak (VRS ). | GS |  | 
| 18 |  Eredu unibariatu orokorra ekuazio lineal honekin adieraz daiteke: VPH = VAD + VSP+ VSH+ VSB + VRS . | GS |  | 
| 19 |  Ezaugarri pareetan fenotipoaren kobariaketa zehazteko, | GS |  | 
| 20 |  beste 5 parametro kalkulatzea beharrezkoa da (RAD , RSP, RHS, RSB y RRS ), | GS |  | 
| 21 |  bariantza deskonposaketaren analisi bibariatua erabiliz. | GS |  | 
| 22 |  Genotipoari dagokionez, lehendabizi obesitatearekin erlazionaturiko erregio kromosomikoak identifikatzeko eta bibliografian deskribaturiko beste erregio batzuen erlazioa egiaztatzeko ligamendu analisi bat egiten da. | GS |  | 
| 23 |  Honetarako, | GS |  | 
| 24 |  350-400 loci mikrosatelite genotipatuz, | GS |  | 
| 25 |  genoma osoa aztertzen da. | GS |  | 
| 26 |  Analisi honetan lortutako informazioarekin, obesitatearen gaitzikortasunean eragina izan dezaketen geneak identifikatzen dira, | GS |  | 
| 27 |  beraien funtzioa dela medio. | GS |  | 
| 28 |  Gene hauetan, eta beste populazioetan asoziazioa eman duten geneetan, SN Pak hautatzen dira, | GS |  | 
| 29 |  asoziazio analisietan markatzaile modura erabiltzeko. | GS |  | 
| 30 |  Aukeratutako SN Pen genotipaketa, SN Plex teknologiarekin egiten da, | GS |  | 
| 31 |  teknologia honek lagin askotan SN P askoren analisia ahalbidetzen baitu. | GS |  |