|        ZTF9-GS.rs3 (27) | 
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit | 
| 1 | Nanopartikula magnetikoak. | GS |  | 
| 2 |  Azken urteotako aurrerapen teknologiko eta aurkikuntza zientifikoak gero eta konplexutasun maila eta sofistikazio altuagoko sistemak sortzean oinarritu dira, | GS |  | 
| 3 |  aurrerapen handi honi sistema horien tamaina txikia kontrajartzen zaiolarik. | GS |  | 
| 4 |  Tamainaren txikitze prozesu hau nanomaterialak deiturikoen agerpenarekin bat dator. | GS |  | 
| 5 |  Nanoteknologia eta nanozientziako ikerkuntzaren barruan, gutxienez maila nanometrikoan dimentsio bat duten nanoegituratutako materialen sintesia, karakterizazioa, esplorazio eta erabilera sartzen dira. | GS |  | 
| 6 |  Nanoegituratutako objektuak "bulk" sistema eta molekulen arteko zubia osatzen dute, | GS |  | 
| 7 |  eta hauek, banakako izateak: "cluster"-ak, puntu kuantikoak, nanopartikulak, nanohariak eta nanotutuak; edo ordenamendu, mihiztadura edo supersareen osagai izan daitezke. | GS |  | 
| 8 |  Jakintza-alor ezberdinek elkarlanean egindako ahaleginak, kontzeptu mikroskopiko ugari mundu nanometrikora zabaltzeko aukera eman du, | GS |  | 
| 9 |  elektronikoak edo nuklearrak diren berrelkartzeen bidez dabiltzan dispositibo ezberdinak diseinatzea ahalbidetuz. | GS |  | 
| 10 |  Bestalde, 1992tik aurrera, sintesi metodo kimikoen erabilerari esker, aplikazio fisikoak (optikoak, katalitikoak, magnetikoak...) dituzten nanopartikulen prestakuntzan aukera ugari azaldu dira. | GS |  | 
| 11 |  Partikulak aske edo aurkitzen direneko inguruneaz banaturik iker daitezke. | GS |  | 
| 12 |  Azken aukera honetan sistema malgua denez, | GS |  | 
| 13 |  oso egokia da | GS |  | 
| 14 |  partikulen arteko elkarrekintza magnetikoak ikertzeko. | GS |  | 
| 15 |  Testuinguru honetan kokatuko lirateke gure lanean egin beharreko zereginak, hau da, sintesi modu kimikoen erabileran, batez ere nanopartikula magnetikoak lortzeko aitzindari ezorganiko edo organikoen erredukzioan oinarritutakoetan. | GS |  | 
| 16 |  Aztertu beharreko konposatuak Cu, Ag eta Au-ren fase metaliko eta intermetalikoak izango dira, | GS |  | 
| 17 |  nanopartikula huek tiol, alkohol edo amina motako ligandoz funtzionalizatuko direlarik. | GS |  | 
| 18 |  Modu honetan nanopartikulen arteko pilaketa ekidin egiten da | GS |  | 
| 19 |  ingurune biologiko batean erabil daitezkeelarik, | GS |  | 
| 20 |  edo portaera magnetikoa alda daiteke | GS |  | 
| 21 |  estekatzaile eta gainazal metalikoaren arteko loturarekin jokatuz. | GS |  | 
| 22 |  Horrela, | GS |  | 
| 23 |  nanopartikula hauen ezaugarri eta jatorri magnetikoak ondo ezagutzeko, | GS |  | 
| 24 |  ohiko teknika makroskopikoak erabiltzeaz gain (SQU ID magnetometroa...), | GS |  | 
| 25 |  mikroegituraren karakterizaziorako erabiltzen diren beste berariazko tekniketara jo beharko da, hala nola, Mossbauer, mikroskopia elektronikoa, edota sinkrotron erradiazioa (EXAFS, XANES , XMCD ). | GS |  | 
| 26 |  Azkenik, aipatu ere alkanotiolez inguratutako nanopartikulak oso aitzindari egokiak direla  | GS |  | 
| 27 | lurrun faseko metaketa teknikaren (CVD ) bitartez propietate erdieroaleak dituzten geruza meheak sortzeko. | GS |  |