Gainera, azken multzo honen barruan izenaren argumentuak diren modifikatzaileak eta izenarekin jabego- edo eremu-harremana dutenak daude. | elaborazioa | Harreman horiek gramatika-kategoria desberdinen bidez adieraz daitezke hizkuntza batean eta beste batean: izenondoen bidez, preposizio- edo posposizio-sintagmen bidez, izen elkartuen bidez e.a. Esate baterako, ingeleseko marginal adjektiboak erabilera erreferentziala eta predikatiboa ditu hurrenez hurren marginal note eta marginal case multzoetan; gaztelaniaz berriz, erabilera erreferentziala eta predikatiboa bereizten dituzte, nota al margen eta caso marginal eginez. Euskararako, 'Elhuyar hiztegian' albo-ohar edo marjinako ohar aurki daiteke erabilera erreferentzialerako baina bazterreko kasu bezalako adibideak erabilera predikatiborako. Edonola, zenbait hizkuntzatan, deskribaturiko hiru esparruak estaltzen dituzten izenondoak daude; Levi-ren adibideak gogoraraziko ditugu horretarako: musical voice, musical criticism, musical comedy. | TERM34-GS.rs3 |