|          | EU / EN / CA / ES |
  Contact: |
Parte-hartzaileakUniversidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU): UPV/EHU azpiproiektua beste bi azpiproiektuen emaitzetan oinarritzen da. Helburu bikoitza du: biltegi semantikoaren eta interpretazio semantikoaren moduluen gaineko arrazonamendurako gaitasuna garatzea, eta lortutako tekniken erabilgarritasuna frogatzea. Ikertzaileak:
Universitat Politècnica de Catalunya (UPC): UPC azpiproiektuak semantikaren interpretazioa eta eskuratutako ezagutza guztiarentzako biltegiaren mantentze-lanak jorratuko ditu. Lehenengo atazarako ezagunak diren bi tekniken konbinazioan hainbat aurrerapauso beharrezkoak izango dira; bi teknika horiek hitzen adiera-desanbiguazioa eta rolen etiketatze semantikoa dira. Horretarako, biltegian bildutako ezagutza erabiliko da. Ikertzaileak:
GRIAL: Universitat de Barcelona (UB) - Universitat Oberta de Catalunya (UOC): UB azpiproiektuak KNOWko hizkuntza bakoitzerako dauden prozesatzaile linguistikoak batuko ditu, eta gainera, gaztelaniarako, katalanerako eta euskararako estaldura handiko analizatzaile sintaktikoen garapenari helduko dio. Bestalde, azpiproiektu honek aditz-ereduak eskuratuko ditu; aditz-eredu hauek ezinbestekoak dira analisi sintaktikoei koherentzia emateko, eta interpretazio semantikoa ahalbideratzen dute. Ikertzaileak:
|
|
Send mail to the webmaster to comment on these pages                                                      manage |