Sarrera
Webgune honetan Sintaktikoki Etiketatutako Euskarazko Corpus Historikoa osatzeko burutzen ari garen proiektuaren berri aurkituko duzu.
Euskarazko corpus historikoa sintaktikoki arakatzeko baliabideak prestatzeak aukera emango digu euskal gramatikaren ezaugarri nagusien inguruan azterketa diakroniko sistematikoak egiteko, egitura gramatikal jakin batzuen bilakaera ezagutzeko eta gaur egungo sintaxi diakronikoaren eta hizkuntzalaritza teorikoaren alorretan egin diren aurkikuntza teorikoekin alderatzeko. Hain zuzen ere, sintaxi-mailan etiketatutako corpus historikoak egitura sintaktikoak mendez mende nola aldatzen joan diren erakutsiko digu.
Proiektua aurrera eramateko finkatu dugun lan-metodologiak ondoko urrats nagusi hauek barne hartzen ditu:
- corpusaren osaketa eta prestaketa
- corpusaren etiketatzea
- corpusean kontsultak egiteko interfazearen garapena