EusWordNet eta EuSemcor interfazeak

EusWordNet (Euskal Wordnet edo EusWN) euskarako sortutako ezagutza-base lexikal eleanitza da, IXA taldean hainbat zereginetarako erabiltzen duguna. Prentsan eta irratian azaldu izan gara (Argian 2008an, Euskadi Irratiko A bildua programan 2014an, Basque Research-en euskaraz, gazteleraz, ingelesez). Ingelesezko WordNet eta EuroWordNet-en eredua jarraitzen du. Indarrean dagoen bertsioa 3.0 da. Orri honetako estekak jarraituaz Euskal Wordnet kontsultatu eta doan jaitsi dezakezu. Open Multilingual WordNet eta Global WordNet association partaide gara ere.

Multilingual Central Repository (MCR) europako MEANING proiektuaren barruan garatu zen EuroWordNet ereduaren aberasketa da. Euskaraz gain gaztelera, ingelera, italiera eta katalanari lotuta dago. Hau ere 3.0 bertsioan dago. MCR-ri buruzko argitasun gehiago hemen.

EuSemcor EusWordNet-eko adierekin etiketatuko corpusa da, Euskararen Prozesamendurako Erreferentziazko Corpusa proiektuaren barnean. 1.6 bertsioan dago.

For information in English please check the MCR page or contact e.agirre@ehu.eus.

Interfaze publikoak:

Interfaze pribatuak:








EusWordNet eta EusWordNet jaisteko:

Argitalpen nagusiak:

Bestelako argibideak:


Zure galderak eta iradokizunak: e.agirre@ehu.eus


Zerikusia duten beste helbideak: myadmin eta /ixa2_htdocs/mcr karpeta.