GMB0402-GS.rs3 (17) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Korrelazio ekografikoa eta kirurgikoa sorbaldako mahukatxo birakariaren loditasun osoaren hausturan. | GS | |
2 | Ekografia ezartzen ari da esplorazio metodo osagarri gisa | GS | |
3 | sorbaldean zati bigunen lesioak diagnostikatzeko orduan, | GS | |
4 | bereziki mahukatxo birakariaren lesioetan. | GS | |
5 | Gure zentroan, 1992 urtetik aurrera erabili dugu errutinaz proba osagarri hori. | GS | |
6 | Gaur arte sorbaldaren 1.200 esplorazio ekografiko egin dira. | GS | |
7 | Gure ekografien ziurtasun mailaren azterlan prospektiboa egin dugu, | GS | |
8 | mahukatxo birakariaren loditasun osoaren haustura diagnostikatzeko orduan, | GS | |
9 | ebakuntza aurreko emaitzak aurkikuntza kirurgikoarekin erkatuz, | GS | |
10 | sindrome subakromialagatik ebakuntza egindako 153 sorbaldetan, 1993 eta 2001 artean. | GS | |
11 | Erabilitako zundarekin mahukatxoaren loditasun osoaren hausturaren diagnostikoan %97ko ekografiaren sentikortasuna lortu dugu, %98ko espezifikotasunarekin. | GS | |
12 | Era berean, lesioaren neurriaren eta formaren arteko azterketa konparatiboa egin genuen ebakuntza aurreko azterlan ekografikoan eta ebakuntza kirurgiko berean. | GS | |
13 | Lesioaren neurria zehatz ezarri ahal izan genuen, 5 mm-ko errore tolerantziarekin kasuen %89an; | GS | |
14 | lesioaren formako ebakuntza aurreko informazio ekografikoa ez da bat etortzen ebakuntza barneko kasuen %50ean. | GS | |
15 | Erdietsiriko emaitzen arabera, eta bere izaera ez inbaditzailea, bizkorra eta kostu apalekoa dela, uste dugu ekografia proba osagarri funtsezkoa dela | GS | |
16 | ustez bizkarreko sindrome subakromiala duten gaixoen aukera egiteko orduan. | GS | |
17 | Proba horrek gainera, lesioaren neurriaren eta tokiari buruzko baliozko informazioa ematen du, lesioak berez ematen duen informazio urriak ez bezala. | GS | |