SENTAIZ01-A1.rs3 (19) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Andraizea / Irati Goikoetxea / Erein,2014 Andraizea Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!,2015-01. | GS | |
2 | "Usteak, erdiak ustel" egiak kolpatu ninduen liburu hau irakurri ostean; | GS | |
3 | bestela esanda,neu ere aurreiritzien mende bizi naizela onartu behar osteko amorruak. | GS | |
4 | Egilea Irati Goikoetxea Matematikan lizentziatua izaki, | GS | |
5 | istorio karratu eta erabat logikoak espero nituen ; inola ere txunditzea, barre egitea edota barruraino hunkitzea. | GS | |
6 | Are gutxiago, nire burua islatuta ikustea, tarteka baino sarriago. | GS | |
7 | Bada,bete-betean egin nuen kale. | GS | |
8 | Izan ere, | GS | |
9 | izenburuko Andraizea hitz-jokoak erakarrita | GS | |
10 | hautatu nuen liburuak ez du ezer karratu eta logikotik, batik bat bigarrenetik, eta asko,ordea, surrealismo eta sentimendu aniztasunetik. | GS | |
11 | Enpatiaren samurtasunez gainezka daude istorioak, | GS | |
12 | eta idazleak ezin hobeto asmaturiko absurdu-ukitu zoragarriak biltzen ditu, | GS | |
13 | gozokiak lez banaka-banaka dasta ditzagun, | GS | |
14 | bakoitzaren zapore bereziaz gozatuz. | GS | |
15 | Hamalau ipuintxok osatzen dute liburua, | GS | |
16 | eta denek hitz egiten dute emakumeez, hainbat emakumez eta inguruko gauza eta pertsonekin dituzten harremanez. | GS | |
17 | Gustura entzungo nioke idazleari zelan lortu duen hainbeste nortasun, hain bereziak, hain desberdinak, halako istoriotxoetan konprimitzea eta hain garbi islatzea. | GS | |
18 | Hizkuntza natural bezain soila baliatuz, | GS | |
19 | inolako itzulinguru eta katramilarik gabe, nortasun oro osatzen duten haize bitxien hautaketa bat eskaini digu matematikariak, unetxo gozagarriak opari. | GS | |