SENTAIZ02-A1.rs3 (20) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Zangotraba / Juan Kruz Igerabide / Erein,2014 Zangotraba K. Altuna / Aizu!,2014-09. | GS | |
2 | Igerabidek genero beltzeko nobela kaleratu du, | GS | |
3 | izenburua zuzen jarrita, | GS | |
4 | protagonistak lagunari egindako putakeria ez baita erraz ahazten eleberriaren garapenean. | GS | |
5 | Bestalde, irakurle askorentzat ezagunak izango diren kokalekuak eta garaia hautatu ditu idazleak: Irun eta inguruak, Franco hil ondorengo urteetan. | GS | |
6 | Testuinguru horretan, pertsonaiak sindikalismoan, euskalgintzan, feminismoan, drogaren munduan, ETAren inguruan...mugitzen dira. | GS | |
7 | Eta protagonista bakar batean biltzen dira bi pertsonaia nagusiak. | GS | |
8 | Alde batetik, Joxe, aduanetako langile inuzente samarra. | GS | |
9 | Bestetik, Juan Fernandez detektibea, zinikoa eta traidorea. | GS | |
10 | Joxek emaztea eta lagunak dauzka, | GS | |
11 | gaizki tratatzen baditu ere | GS | |
12 | (erabat engainatuta dauzka). | GS | |
13 | Fernandezek, berriz, poliziaren " adiskidetasuna", amorante beldurgarria eta ongi ordaintzen duten bezeroak. | GS | |
14 | Gizakion ezaugarri on eta txarren ispilu, biak dira pertsonaia patetikoak eta, hainbat unetan, komikoak. | GS | |
15 | Gustura irakurtzen da nobela, protagonistaren joko bikoitza nola bukatuko ote den, nahiz eta amaiera horren zantzuak aurretik eskaintzen dizkigun idazleak: | GS | |
16 | tarteka, kontakizunaren hariak " bidaia" laburrak egiten ditu etorkizunera, burdin-hesia duen balkoi batera, hain zuzen. | GS | |
17 | Idazkerak ere laguntzen du aurrera plazerez egiten, | GS | |
18 | Igerabideren estiloa aberatsa baita, | GS | |
19 | egoerari eta pertsonaiei ederki egokitua, | GS | |
20 | baina erraza aldi berean. | GS | |