SENTARG01-A1.rs3 (27)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Jon Miranderen gutunak ( 1948 - 1972 ) / Jon Mirande / Susa, 1995 POSITIBOA Idazle ez emankor baten fruitu emankorra Ritxi Lizartza / Argia, 1997-02-09.GS
2 Euskal literaturan ugari dira lan gutxi ( askotan bakarra ) argitaratu eta ospe handia lortu duten idazleak.GS
3Frankotiradoreak.GS
4Lan horrek lortutako oihartzuna, ordea,idazle emankor askok bizitza osoan lortzen dutena baino handiagoa izan da.GS
5Jon Mirande zuberotarrak,GS
6 lan bateko egilea ez bada ere,GS
7literatur mailan emankorregia ez izan arren,GS
8 genioei gorderiko txoko horietako bat lortu du bere eleberri lahurra, ipuin bilduma, poesiak eta kazetari-lanei esker.GS
9Bada,ordea, mirandezale gehienoi orain arte ukatu egin zaigun idazle honen informazio ugariena ematen duen sorkuntza lanik, bere gutunak, alegia, batez ere Txomin Peillen, Andima Ibinagabeitia eta Jon Etxaiderekin.GS
10Luxuzko edizioan aurkeztuak,informazio osagarri ugari ematen du ediziogileak :Mirandez argitaratu diren lan gehienak, bere liburuen edizioak, gutunen aurkibidea hartzailearen arabera sailkatuak...GS
11Bere literatur lanak genio handi eta polemiko baten uzta utzi digu,GS
12baina gutunek, Mirandek horren gustuko zuen ohituraren --harremanak idatziz izatea, Peillenen berak aipatzen digun telefonoa erabiltzeko zailtasunak medio-- ondorio zuzena,pertsona horren inguruko bizitza eta sentimenduak erakusten dizkigu, bere gordinkerian.GS
13Era berean, eskutitzen bidez, hainbat poema eta eginiko beste lanen aipamena ere egiten digu Mirandek.GS
14Patri Urkizuk dioenez,GS
15350 gutun bildu zituen arren,GS
16 275 baizik ez ditu hautatu.GS
17Erabakiarekin erahat ados ez nago,GS
18baina nahikoa informazio biltzen daGS
19 Mirandek Euskal Herriaz eta inguruko gizarteaz bizi zuen maitasun eta gorroto harremana argi azaltzeko.GS
20Aukera ederra da irakurlearentzat, MirandekGS
21 gaztetik hasi eta ia hil arteGS
22 eutsi zion ohitura horri esker, modu kronologikoan emana gainera.GS
23Froga bat egin liteke, herrien izena eta batez ere bere izena zein hizkuntzatan idazten duen begiratzea,GS
24 une horretan bere herriarekiko sentimenduak eta harremanak nolakoak diren jakiteko.GS
25Pena bakarra, agian, alerik ez emateaGS
26 eskuz idatzitaGS
27 izan zen moduan.GS