SENTARG03-A1.rs3 (43) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Pendrive / Arrate Mardaras / Susa, 2013 NEGATIBOA
Ideia ona, baina... Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-09-07 | GS | |
2 |
Pendrive izeneko narrazio sorta edo ariketa literarioarekin estreinatu da Arrate Mardaras ( Abadiņo 1960). | GS | |
3 | Demagun editore batek uesebe bat aurkitzen duela bulegoko mahai gainean, | GS | |
4 | eta ez daki nondik ezta nola heldu den ere. | GS | |
5 | Jabe hipotetikoak eduki zitzakeen proiektu desberdinen piezak aprobetxatuz, | GS | |
6 | editore narratzaileak bere edizio pertsonala osatuko du barnean dagoen materialarekin. | GS | |
7 | Emaitza: | GS | |
8 | pendrive galdu bati buruzko hipotesiak, | GS | |
9 | Sinda izeneko emakume bati buruzko pasarteak eta ohar linguistikoez, nahiz eta ez beti, lagunduta | GS | |
10 | datozen zenbait narrazio solteen kopiatu/itsatsi eran egindako muntaia da irakurleari eskaintzen zaiona. | GS | |
11 | Edo inpresio hori izan dut nik behintzat. | GS | |
12 | Egia aitortzearren | GS | |
13 | liburu honek deseroso sentiarazi nau hainbat momentutan. | GS | |
14 | Irakurtzen ari nintzela zalantzan aritu bainaiz ez ote zen izango nire gaitasun ahulagatik, | GS | |
15 | barne egituraren kohesio falta zela eta, | GS | |
16 | edo liburuak berak duen konplexutasunagatik, pasarte ugari behin baino gehiagotan irakurri behar izan ditudala, | GS | |
17 | bidean zerbait ahaztu dudanaren sentsazioa neukalako. | GS | |
18 | Atalen arteko batasuna aurkitzen saiatu naiz etengabe, | GS | |
19 | batak besteari egiten dion mesedea aurkitu nahi izan dut, | GS | |
20 | collageak zentzua har dezan, | GS | |
21 | baina, nire zoritxarrerako, arrakastarik ez. | GS | |
22 | Azkenik, | GS | |
23 | existitzen ez den zerbaiten bila nenbilela ondorioztaturik | GS | |
24 | izenburuari erreparatu diot: Pendrive. | GS | |
25 | Ez al da hura kohesiorik gabeko fitxategiak, piezak, gorde eta mantentzeko instrumentu bat? | GS | |
26 | Ez al du horrek ere liburuarekin zerikusirik? | GS | |
27 | Ez al dira biak hitzen memoriarako gordailuak? | GS | |
28 | Zentzu horretan originala iruditu zait Literatura kontsideratzeko proposamen berritzaile hau, | GS | |
29 | baina tratatzeko modua iruditzen zait liburuaren puntu ahuletako bat. | GS | |
30 | Halako instrumentu baten edukia nola edo hala papereratu izana da, ene ustez, ideia jeniala birrindu duena. | GS | |
31 | Are gehiago, nik esango nuke, publikoaren interesetatik at dagoela. | GS | |
32 | Gustuak eta irakurle mailak alde batera utzita, | GS | |
33 | gizakiari istorioak entzun zein irakurtzea gustatzen zaio. | GS | |
34 | Eta paperezko pendrive honetan sei narrazio aurkitzen ditugu beste testuekin erlaziorik ez daukatenak. | GS | |
35 | Historiako garai eta testuinguru oso desberdinetan gertatutako maitasun istorioak dira, | GS | |
36 | non, | GS | |
37 | tronpatzen ez banaiz, | GS | |
38 | gehienek duten gerra eszenatoki. | GS | |
39 | Narrazio horietara mugatu izan balitz | GS | |
40 | baliteke bestelako emaitza eduki izana, | GS | |
41 | baina kasu hipotetikoan mintzo gara. | GS | |
42 | Orainaldian esatearren, | GS | |
43 | lehen ariketa literarioa da Arrate Mardarasen Pendrive. | GS | |