SENTARG04-A1.rs3 (33)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Uraren aroak / Joan Aldamizetxebarria / Beta, 2013 NEGATIBOA Esperientzia eta izarrak Igor Estankona / Argia, 2013-03-31GS
2 Denbora igarotzen ez denean ( 2002 ) eta Bihotzaren lautadak ( 2004 ) poemarioen ostean, Ediciones Betarekin hirugarrena du Tarragonan jaiotako gernikarrak Uraren aroak.GS
3Beretzat ez ezik ingurukoentzat eta entzun gura duten guztientzat idazten duten asko legezGS
4 autoediziora emana,GS
5handinahi barik diosku, eskertzetan, zergatik ekin dion berriro poesiaren bide malkartsu, ederrari :GS
6"Seguruenik liburu hau sortzen hartu dudan plazerrik handiena lerro hauek idaztea da,GS
7 azken urte gorri hauetan beraien laguntza, babesa eta arretak eskaini dizkidatenei eskerrak publikoki emateko".GS
8Liburua berpizte batekin hasten da,edo lozorroarekin:GS
9"Atzean utzi dut Orion ikusten ez deneko aroa".GS
10Beraz, neguko nebulosa ikusten ez deneko aroa utzi badu atzean,GS
11Aldamizetxebarriari negua hasi zaio.GS
12Edo uda australa.GS
13Izan ere, bidaia liburu bat da Uraren aroak hau, itzuleran kontatutako istorioa, nostalgia bihurtutako zirkulu baten ixtea.GS
14Denborarik eza, bidaiari baten ikuspegi zabala, eta naturarekin eta sentimenduekin nahasten den batasunaren filosofia bat ageri da hemen, eite sano klasikokoa :GS
15"Atzaparkada izoztuek / aurpegia zurbildu digute / (...) /GS
16 Badator.GS
17/ Txorien logurarekin batera.GS
18/ Doluz jantziko dira kaleak.GS
19/ Dolua izango da gure bihotzetan".GS
20Hustasunean oinarritzen den ikuspegi zabal horrekin idatzia da Uraren aroakGS
21eta, zentzu horretan, egia da Aldamizetxebarriaren arnasa luzeko poemak ( Atzo iluntzean, Bidea egiten, Bat-batean ) badutela sakontasun bat atsegina eta pausatua.GS
22Ezkorra ere bai, baikorra beste.GS
23KontrajarritaGS
24 ageri dira, finean, disimulatzen ezinezkoa den bitalismoa eta pentsamendu landua, narratibarantz egiten diona,GS
25 poesiaren arrastotik ateraraziz.GS
26Sentimenduz idazten duela bistan da.GS
27Idazle ondratua iruditu zait :GS
28"Bat-batean desagertzen den min setatiaren antzera / horrela abandonatuko nau bakardadeak / zuk baino beranduago, zuk baino arinago".GS
29Dena dela, azken lerro horretan legez, galdu egiten da pasarte askotan dominatu ezinik hizkuntza,GS
30eta lehen aipatu dugun poesiaren bideetatik aparte arroztua.GS
31Onartu behar dut deseroso sentitu naizela maiz, artifiziozkoak begitandu zaizkidala joko asko.GS
32Uste dut idazleak barruan gordetzen duen pultsua ez dela guztiz azaleratzen, maitasun idealizatuaren abusu bat dagoela,GS
33 eta poema laburren esanahirik, adierazpenik eza, pisuegia egin zait.GS