SENTARG05-A1.rs3 (41) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Xabaltx / Xabaltx / Maiatz, 2009 OSO POSITIBOA
Lautadetako haizea Igor Estankona / Argia, 2010-01-31 | GS | |
2 |
Sarako idazleen biltzarrera Maiatzekoek uzta beti interesgarria ekartzen dute. | GS | |
3 | 2009ko apirilean Xabaltx zuraidarraren letraz osatutako liburua agertu zen aipatutako elkartearen eskutik. | GS | |
4 | Poema liburu baten antzera irakurri dugu, | GS | |
5 | tributu baten moduan ulertu, | GS | |
6 | eta musika bera bezala gozatu. | GS | |
7 | Daukan barne-erritmoagatik izango da agian. | GS | |
8 | Nafarroa garaian bizi den kantariaren Xabaltx & H2O ( 1994, autoekoiztua ), Zalantzak ( 1998, IZ ), Gauerdi pasa eta ( 2001, Agorila ), SMS galduak ( 2005, Gaztelupeko Hotsak ) eta Cymeus ( 2009, Agorila ) diskoetako letren hustuketa honetan murgiltzea abentura polita da, | GS | |
9 | nahiz eta piezetako asko, | GS | |
10 | normala denez, | GS | |
11 | pobreak izan | GS | |
12 | irakurtzeko | GS | |
13 | eta egokiagoak kantatzeko. | GS | |
14 | Zu gabe, Eresia, Izarren bizia, Satelita, Zaldi ibiltari eta halakoek ez dute funtzionatzen liburuan, | GS | |
15 | baina beste batzuk itzelak dira --Chico Mendez, Arin arin, Mozarten Lacrimosa--. | GS | |
16 | Are gehiago : itxuraz xaloak diren letra jakin batzuetan geratu zait | GS | |
17 | iltzatuta | GS | |
18 | gogoa. | GS | |
19 | Belar hoberena da adibide on bat: | GS | |
20 | zuzen eta garratz hitz egiten du Xabaltxek autoritarismoaren kontra. | GS | |
21 | Hitzetako asko maila poetiko altuegikoak ez direla jakin arren, | GS | |
22 | barrunta daiteke abestia euren baitan, musika euren eitean. | GS | |
23 | Neil Youngekin gertatzen den bezala | GS | |
24 | -- ez da, inondik ere, konparagarri --, | GS | |
25 | letrak goratu egiten du kantua. | GS | |
26 | Hori meritu handikoa da, | GS | |
27 | musikaltasuna eta esanahia uztartu behar baitira. | GS | |
28 | Arestian aipatutako horregatik guztiagatik atsegin ditut, txarragoak edo hobeak, | GS | |
29 | inoren letrekin ez dabiltzan kantariak. | GS | |
30 | Cohen, Jim Morrison, Dylan, Víctor Jara, Silvio edo Moustaki dira batzuk -- askorentzat poesia irakasle --, | GS | |
31 | baina hurragokoak eta bikainak dira, baita, Juan Carlos Perez, Niko Etxart eta Anje Duhalde. | GS | |
32 | Xabaltx azken hauen arrazakoa da, eta Lou Reeden senidea : idazle moduan ez hain poeta, poeta moduan ez hain idazle... musikari, finean. | GS | |
33 |
Xabaltxek ekologiari, gizarte arazoei, alaitasunari eta amodioari kantatzen dienean, | GS | |
34 | beti kantatzen die musikariaren askatasun-senarekin. | GS | |
35 | Azken mohikanoaren antzera, arean bakartia du tonua, arean iluna, | GS | |
36 | baina era berean kultua eta erreferentziaz betea da bere idazkera. | GS | |
37 | Zabaltza baserriko semeak asko ikusi du bizitzan, | GS | |
38 | eta liburu honetan ageri da garbi zelan fenixa behin eta berriro itzultzen den errautsetatik. | GS | |
39 | Liburu sano gomendagarria da, | GS | |
40 | zuzena delako. | GS | |
41 | Lore ximelduen enpalagua larregizkoa denean irakurtzeko modukoa. | GS | |