SENTARG06-A1.rs3 (42)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Odolaren deia / Iņaki Irasizabal / Elkar, 2014 Ildo berean Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-05-25 Aspaldi elkar ikusi gabeko bi anaien harremanari buruzko istorioarekin itzuli da Iņaki Irasizabal.GS
2Igelak benetan hiltzen dira ( 2011 ) eta Bizkartzainaren lehentasunak ( 2013 ) irakurri ondoren,GS
3esan daiteke, Odolaren deia ( Elkar, 2014 ) izendatu duen azken eleberriak idazlearen tematika eta kontaketa estilo berdintsuari heltzen diola.GS
4Honetan ere, gizartearen analisi-deskripzio bati ekiteaz gainera zirkulu familiarrean gertatzen den tragedia aurkituko dugu.GS
5Bi anaiek gazte garaitik ez dute elkarren berririk izanGS
6eta bakoitzak bere bizitza ahal bezala bideratu du.GS
7GorkakGS
8 asteburuetan pub bateko zerbitzari lanetan arituzGS
9 egiten du aurrera.GS
10Ez du familia eredugarri esaten den gisako ezer eraikitzea lortu,GS
11baina, Nadia eta Gica, ama-seme errumaniarrekin partekatzen du bere mundu pertsonala.GS
12Gorkak aspaldi galdu zuen bere familiarekiko kontaktua iraganeko hainbat gertakari gogorrek bultzaturik.GS
13Eta hala izan dadin nahiago duen arren,GS
14 odola, odola da,GS
15eta beti izango gara sendi bateko partaide.GS
16Aldiz, eleberri osoan barrena anonimoki aurkezten den Gorkaren anaia enpresari txikia da.GS
17Bera ere ezkondugabea, baina aspaldiko bikotearekin seme-alaba banaren aita.GS
18Familia ez estereotipatuen irudia bilatu du idazleak,GS
19 errealistagotzat jotzen baitu gaur egun ikusten dugun aniztasuna islatzea,GS
20eta testuinguru horretan bi anaien arteko erlazioa txertatu du.GS
21Narrazioaren tentsioa in crescendo joango daGS
22 hastapenetik planteatzen diren zenbait enigma argituz doazen neurrian:GS
23Zerk eragin zuen Gorka familiatik aldentzera?GS
24Zenbateraino gara gai familiaren alde emateko?GS
25Zein punturaino pentsa genezake familiak, gure odolaren odolak, traizionatu gaitzakeela?GS
26Urte askoren ondoren ustekabean harrapatuko du Gorka,GS
27 bere anaiak aitaren heriotzaren berri emateko deitzen duenean.GS
28Anaiaren dei fatalak iraganeko mamuen kutxa zabalduko duGS
29eta polik-poliki,GS
30 bere identitate ordura arteGS
31 anonimoa agerian geratuko da.GS
32Aldi berean Gorka,GS
33 odolaren senari jarraituz,GS
34ezin pentsatuzko gertaeretan sartua ikusiko da :pederastia, txantaiak, sexu-abusuak, eta abar.GS
35Irasizabalen eleberrietan ohikoak diren gaiak, alegia.GS
36Odolaren deia anaien arteko erlazioan gorpuzten den eleberria da.GS
37Pertsonaien natura, familia bereko partaide izatean definitzen da,GS
38eta horrek ematen die ekintzei esanahi eta pisu berezia.GS
39Hortaz gainera, ez diot eleberri honi deus originalik aurkitu,GS
40eta idazlearen ibilbide linealaren erakusle iruditu zait.GS
41Hortaz, jada ezagutzen dutenek ez dute ezer berririk aurkituko,GS
42eta ezezaguna zaionarentzat ez dezala momentu entretenigarri bat pasatzea baino espero.GS