SENTARG07-A1.rs3 (41) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Eguzkipekoak / Pablo Sastre / Alberdania, 2003 Literaturan bertan Aritz Galarraga / Argia,2014-05-11. | GS | |
2 | Ez dut sobera ozen esango, badaezpada, | GS | |
3 | baina Pablo Sastre da gure idazle ahaztua. | GS | |
4 | Gure idazle ahaztuetako bat, bederen. | GS | |
5 | Ez dut sobera ozen esango badaezpada, | GS | |
6 | orain edozer jar daitekeelako modan berehala, | GS | |
7 | batek daki ze mekanismo estrainioren arabera. | GS | |
8 | Ezin asmatuzkoak dira sare sozialen bideak. | GS | |
9 | Baina, bai, ez da esaten dudan lehen aldia --gutxienez, neure buruari--: | GS | |
10 | ez du behar bezalako aitorpenik izan Pablo Sastreren literaturgintzak. | GS | |
11 | Bost axola. | GS | |
12 | Literatura beharko litzateke interesatzen zaiguna, ez hainbeste errekonozimendua. | GS | |
13 | Eta handik ugari aurkituko dugu Sastre-Enean. | GS | |
14 | Narrazio luze-labur, azkenaldian saiakera, liburu berezi bat ebatsi diogu gaurkorako, harribitxia : 103 pieza labur, arin, ttiki, beste hainbeste liburutako pertsonaiengan inspiratutakoak. | GS | |
15 | Jolasa sinplea da : | GS | |
16 | jendeen historiak kontatzen dituzten liburuak irakurri, | GS | |
17 | eta gero liburu bakoitzari buruzko testutxo bat idatzi. | GS | |
18 | Irakurketarekin egin dituzun lagun horiek irakurleari aurkeztu, nolabait. | GS | |
19 | "Azken batean, nire bizitza, hein handi batean, besteen bizitza baita, | GS | |
20 | eta gehien miresten ditudan lagunetako asko liburuetan, ez hain gutxi liburu honetako liburuetan aurkitu ditut". | GS | |
21 | Hemen eta orain sinatzeko modukoak iruditzen zaizkidan hitzak. | GS | |
22 | Eguzkipekoak har daiteke irakurle baten irakurketa gida, katalogo, bilduma gisara. | GS | |
23 | Har daiteke literatura unibertsalaren laburpen gisara. | GS | |
24 | Har daiteke ipuin liburu gisara. | GS | |
25 | Har daiteke tarte honetan egiten saiatzen garen liburu iruzkin sorta gisara. | GS | |
26 | Denetarik aurkituko duzu bertan : hango-hemengo, atzoko-gaurko, beti ere lehenesten dela jende apalarekiko mira, errespetua, gorazarrea, ezezagunarekiko kuriositatea, desberdinarekiko burkidetasuna. | GS | |
27 | Literatura handiko tituluak bildu dira. | GS | |
28 | Bestela askotan dira, ez idazleen liburuak, baizik eta bizitza zirraragarria izan duen jendearenak, | GS | |
29 | ez gutxitan jende horrek berak idatziak. | GS | |
30 | Eta kasu guztietan ere jakingarri gertatuko zaizkigunak. | GS | |
31 | Gerora Sastreren saiakeretan aurkituko dugunaren zantzuak igartzen dira : | GS | |
32 | " inork ez bide zuen sumatzen inolako erlaziorik bere konfortaren eta inguratzen zituen munduaren dekadentziaren artean". | GS | |
33 | Tarteka, gainera, umore dosi doiarekin gatzozpinduta : | GS | |
34 | "Molloyk, beste aktibitate aipagarri batzuen artean, aldian-aldian bere amari bisita egiten zion". | GS | |
35 | Eta | GS | |
36 | liburua bururatuta, | GS | |
37 | hondarreko hausnarketa bat : | GS | |
38 | zenbat geratzen zaigun oraindik irakurtzeko, | GS | |
39 | zenbat gauza gozo gordetzen dizkigun artean literaturak. | GS | |
40 | Azken batean, literatura bizitzeko ustea sendotzen dizu Sastreren liburuak. | GS | |
41 | Non ez den literaturan bertan bizitzekoa. | GS | |