SENTARG08-A1.rs3 (41) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Birjinak / Irene Nemirovski ( Jose Antonio Sarasola ) / Alberdania, 2011 Aukeran eleberria Saioa Ruiz Gonzalez / Argia,2012-09-09. | GS | |
2 | Aspaldi nenbilen | GS | |
3 | Irene Nemirovski ( Kiev, 1903 - Auschwitz, 1942 ) irakurtzeko gogoz. | GS | |
4 | Haren garaikide izandako antzerkilari frantses baten obraren inguruko ikerketa lanean ari nintzela, | GS | |
5 | orduko Paris okupatuaren testuingurua zela eta, | GS | |
6 | Dantzaldia irakurtzeko gomendatu zidaten. | GS | |
7 | Suite frantsesa-rekin batera, hura baita Nemirovskiren eleberririk ezagunena. | GS | |
8 | Ordutik izan dut heziketa frantsesdun idazle ukrainar honekiko kuriositatea. | GS | |
9 | Bata zein bestea irakurri gabe, aldiz, Joxe Antonio Sarasolak itzuli eta Alberdaniak kaleratu duen Birjinak. | GS | |
10 | Eta beste kontakizun batzuk izeneko ipuin bildumatik abiatu naiz | GS | |
11 | emakume honen obra literarioa ezagutzera. | GS | |
12 | Eta egia esan, ez dakit nire kuriositatea zertxobait zapuztu egin ote den. | GS | |
13 | Liburua osatzen duten hamabi kontakizunetatik bost izan ziren garaiko aldizkarietan argitaratuak, | GS | |
14 | eta horietan azkenak, Birjinak ( 1942 ) deritzonak, hain zuzen ere, irabazi du bilduma honen izenburua koroatzeko lekua. | GS | |
15 | Beste kontakizunak eskuizkribuan gorde ziren, | GS | |
16 | 2009. urtean liburuan argitaratu ziren arte. | GS | |
17 | Birjinak da, dudarik ez, hamabietarik txapelduna | GS | |
18 | eta Zine mintzatua ( 1935 ) izenekoari emango nioke bigarren postua. | GS | |
19 | Hauetan biltzen da gordintasun erabatekoan eta ezbeharretan oinarritzen den benetako bizitzaz zein patuaz idazleak duen ikusmoldea ; | GS | |
20 | "geure indar guztiekin bizi nahi dugu | GS | |
21 | edo bakea nahi dugu" (170.orr.), | GS | |
22 | esango du ipuineko emakume protagonistetako batek. | GS | |
23 | Pertsonaia zauritu eta hondatuek aditzera ematen dutenez | GS | |
24 | ez du balio zoritxarra saihesten ahalegintzeak, | GS | |
25 | hobe da aurrez aurre eta begietara begiratzea. | GS | |
26 | Ondo egosiriko bizitza ez da benetako bizitza. | GS | |
27 | Ipuin batetik bestera askotariko sentsazioak esperimentatzeko aukera izan dut. | GS | |
28 | Batzuk hogei orrialdekoak, hamar edo bostekoak beste batzuk, baina ez da ipuinen luzera kontua izan. | GS | |
29 | Gorabehera ugari sumatu dut liburuaren irakurketan zehar, | GS | |
30 | eta nagusitzen zaidan sentsazioa asperdurarena da. | GS | |
31 | Eleberri batean, hamar orrialderen tarteko asperdurak ez gaitu zertan eleberri osoa deuseztatzera bultzatzen, bai aldiz ipuinen kasuan. | GS | |
32 | Hala gertatu zait Mamuak, Ezezaguna eta Magia bezalako ipuinekin, | GS | |
33 | inolako erakargarritasunik gabe irakurri ditut. | GS | |
34 | Nemirovskiren ipuinak bizipen eta esperientzia pertsonaletatik abiatzen diren arren, | GS | |
35 | transzendentzia ontologiko unibertsal zaindu batez hornituak dira. | GS | |
36 | Zentzu horretan, azpi eduki aldetik ezin zaio sakontasunik ukatu. | GS | |
37 | Hala ere, | GS | |
38 | gure patua josteko baliatzen dugun bizitzaren oihalaz hausnartzea sobera ez badago ere, | GS | |
39 | karga bera garraiatzen duten hamabi ipuin irakurtzea astunegi suertatzen da. | GS | |
40 | Agian eleberritik abiatzea izan zitekeen bide zuzena, | GS | |
41 | eta aukera baduzue hura gomendatzen dizuet. | GS | |