SENTBER01-A1.rs3 (58)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
160 ordu Zoologikoan / Gorka Etxeberria / egilea editore, 2013 NEUTRALA (iritzi on eta txarra) Kalimotxoa nahikoa ez denean Hasier Rekondo / Berria, 2014-01-19.GS
2 "Maite zaitut, kalimotxo".GS
3Gorka Etxeberriaren ( Pasaia, 1985 ) lerro horri erreparatuz gero,GS
4poesia punkaren eta naifaren arteko liburu txundigarri baten aurrean gaudela irudika liteke.GS
5Aurrerago, berriro aipatuko du kalimotxoa,GS
6 askaturiko aingura existentzial gisara aipatu ere :GS
7"...kalimotxotik haratago luzatu dugu begirada".GS
8Tamalez, asmo onez zizelkatutako hibrido hutsal baten aurrean gaudela esan genezake.GS
9Izan ere, heterodoxia sustraietan tatuatuta duen 60 ordu Zoologikoan ( Auto-edizioa, 2013 ) honek asteburu zoro baten kronika poetikoa izan nahi badu ere,GS
10xede onak ez dira nahikoak izatenGS
11 literatura ona sortu ahal izateko.GS
12Eta liburuak zerbait baldin badu,GS
13asmo onen eta lagunen arteko konfiantzan eraikitako sinbiosia da.GS
14Hegaldi poetikoa tantaka besterik ez da ageri.GS
15Poesia punkaren ardatza ez dela hegaldi poetikoa esango didate akaso,GS
16baina hegaldi poetikorik gabe eta prosodia landu gaberik ez dagoela poesiarik erantzungo nik.GS
17Egileak ez duela poesia jasoa egin nahi izan gaztigatuko didate beste zenbaitzuek.GS
18Euskal Herrian gertatzen den irakurle / idazle batez besteko desorekatua aipa dezaket nik.GS
19Fredi Paia bertsolariak ondu du liburuaren hitzaurrea.GS
20Horrela dio :GS
21"Arabiarrek esaten duten legetxe, edertasuna soilik baitagoGS
22 hura ikusi dezaketen begietan".GS
23Zin dagit,GS
24 saiatu naizen arren,GS
25ez dudala edertasunik aurkitu liburu labur honetan,GS
26baina nire begien kontua ere izan daiteke,GS
27 berriki, distantzia laburrerako betaurrekoak jarri behar izan baititut letren atzetik bizi izan garenon dekadentziaren seinale.GS
28Hala ere, Joseph Brodskyk esaten zuen gisara, edertasunak tinko dirauGS
29 gu aldatzen garen bitartean.GS
30Liburuak asteburu zoro baten berri ematen du.GS
31Egile-protagonistak lehen pertsonan ibilitako egunerokoaren berri eman nahi digu,GS
32 modu oso pertsonalean eman ere,GS
33 ostiral arrunt bateko iluntzeko 19:00etan abiatuta.GS
34Euskal Herriko edozein gaztek bizi ditzakeen esperientziak era zatikatuan,GS
35 epatatzeko xede trinkoarekin,GS
36 ematen zaizkigu.GS
37Eta hori du ahulezia nagusia liburuak : ez duela txunditzen,GS
38 txunditzeko ahalegin apurtzaileak etengabeak diren arren.GS
39Asteburu horretan zehar, alkohola, sexua ( ordaindutakoa eta bestelakoa ), presoen egoera, ametsak, futbola, sukaldaritza, lana, kartzela existentziala... jorratuko ditu egileak.GS
40Hain erabiliak izanagatikGS
41 ez lirateke oztopo izan beharkoGS
42 tentuzko zerbait idazteko.GS
43Baina ez da horrelakorik gertatzen.GS
44"Alde onak eta txarrak ditu / oraingo momentuak,GS
45 / ez dakit nire buruak / asteburua bukatzea nahi duen.GS
46 / Ez dakit".GS
47Izanak sortzen dituen zalantzak lar xaloki adierazten direla esango nuke.GS
48Aurreko iruzkin batean aitatzen nuen irudi trinkoz eraikitzen den emozioa dela poesia, pentsamenduaren eta irudiaren artean eraikitako erresuma zakarra, talenturik ezean.GS
49Apika, gizakiok egunero bizi dugun zoologikoaren eta kaiolaren arteko metafora izan daiteke, bere gardentasunean, liburuak duen gauzarik landuena, errealitatearen eta erresistentziaren arteko dikotomia hori.GS
50Hibridotasun horren baitan, aste buru zoro horren epilogo gisara, zenbait lagunen lankidetza izan zuen egileak, asteburua luzatu ezinik edo.GS
51 Horrela bada, gaien arteko anabasa alaian Eņaut Gantxegi, Mikel Astarloza txirrindularia, Ion Olano Carlos eta Ibon Apezetxea Goņiren idatziekin amaitzen da liburua.GS
52 Asteburua, desfasea, laguntasuna eta futbola dituzte hizpide.GS
53 Originaltasunak ez du leku askorik hartzen izkribuotan,GS
54 halere,GS
55 liburu guztian gertatu gisara,GS
56 asmo onez beterik daude.GS
57 Baina, esan bezala, literatura ona egitekoGS
58 kalimotxoz blaitutako asmo onak ez dira nahiko. GS