SENTBER02-A1.rs3 (42) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 |
Odol mamituak / Alaine Agirre / Elkar, 2014 POSITIBOA
Psikosia Iraitz Urkulo / Berria, 2014-12-07 | GS | |
2 |
Alaine Agirrek psikosiak jotako emakume gazte bat aukeratu du helduentzat idazten duen lehen eleberriko protagonista gisa. | GS | |
3 | Haren eskutik, gaixotasunaren iluna eta, psikiatrikoan egindako egonaldia eta terapia tarteko, sendatzerainoko bidea ibiliko dugu. | GS | |
4 | Ni-tik eraikitako literaturaren bide bihurgunetsua, hain zuzen. | GS | |
5 | Istorioaren abiapuntua eta amaierari dagokienez, | GS | |
6 | misterio handirik ez da, beraz, | GS | |
7 | horiek jadanik kontrazalean irakur daitezke eta. | GS | |
8 | Hobe zuketen, alde horretatik, Miren Agur Meabek liburuaren ezaugarri nagusiak laburbiltzen dituen hitzaurrea hitzatze bihurtu izana, | GS | |
9 | benetan lastima baita gehiegizko informazioak irakurketa gatzgabetzea ; are gehiago, halako hasiera indartsua zapuztea. | GS | |
10 | Lana bost atalek, guztira 100 pasarte laburrek osatzen dute. | GS | |
11 | Denetan izenik ez eta A batekin identifikatzen den protagonista da beti fokua. | GS | |
12 | Narratzailea, berriz, lehen pertsonatik bigarrenera eta, azkenik, hirugarrenera igarotzen da. | GS | |
13 | Egitura garbia du, hortaz, liburuak. | GS | |
14 | Ordenatuegia, agian. | GS | |
15 | Gaiekin ere antzeko inpresioa nagusitu zait, gaixotzea, sendatzea eta sexura mugatzen direlakoa, alegia, | GS | |
16 | baina sekula elkar ukitu gabe. | GS | |
17 | Badirudi egileak gai bat aukeratu | GS | |
18 | eta, hori sakonki landu | GS | |
19 | ondoren, | GS | |
20 | behin hura agorturik | GS | |
21 | baino ez duela hurrengorako urratsa egin nahi izan. | GS | |
22 | "Idazkera organikoa" aipatzen du Miren Agur Meabek. | GS | |
23 | Literaturan txertatutako korporalitatea, hots, gorputzaren bidezko hizkuntzaren adibide bikaina, gehituko nuke. | GS | |
24 | Gordintasuna eta irudi indartsuak baliatuz, | GS | |
25 | Agirrek protagonistaren eldarnioa eta ezinegona kutsatzen dizkigu. | GS | |
26 | Izan ere, minaren espresio fisikoa hain da erreala, | GS | |
27 | non sentitu ere egin daitekeen, arnasbiderik gabeko pasarte itogarrietan, intentsitateari mailarik gorenean eusten dioten horietan, | GS | |
28 | goia joz. | GS | |
29 | Eta halere, kontaketak badu, kontraste ederrean, samurtasun puntu bat, sentsibilitate berezi baten emaitza dena, zalantzarik gabe. | GS | |
30 | Testuan murgildu ahala, | GS | |
31 | jadanik azken urteetako idazle berriengan | GS | |
32 | --Garazi Goia eta Danele Sarriugarte datozkit gogora-- | GS | |
33 | ikusitako antzeko zenbait ezaugarri eta baliabide hauteman ditut. | GS | |
34 | Istorio mailan, neska gazte baten biluzte emozionala ; tonu zintzoa, ahuleziak agerian uzten dituena ; descensus ad inferos planteamendua ; eta intelektualismoarekiko erakarpen aitortua. | GS | |
35 | Formari dagokionez, egitura zatikatua, letrak erabiltzea izenen ordez, sinonimoen pilaketa eta puntuazioaren lehertzea. | GS | |
36 | Idazleak irakurle helduei zuzendutako lehen obra izanik, | GS | |
37 | estiloak, jakin-mina pizteaz gain, garrantzi nabarmena bereganatzen du, jakina. | GS | |
38 | Estilo landua eta, aldi berean, arina, zeharo atsegina erakusten du Agirrek, | GS | |
39 | atalen laburrak areagotua. | GS | |
40 | Lehen orrialdetik bertatik, musikaltasun goxoak eta sinestesiak blaitutako protagonistaren diskurtso ahaltsuak irakurketan aurrera zain dugun gozamena iragartzen digu. | GS | |
41 | Erritmoa, sintaxia eta hitzen morfologiarekin esperimentatzen ere ausartzen da, benetan poztekoa dena, | GS | |
42 | jarrera horrek molde tradizionalak gainditu eta bide berriei ekiteko arriskua hartzeko prest dagoen autore baten aurrean kokatzen gaituelako. | GS | |