SENTBER04-A1.rs3 (55)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Pendrive / Arrate Mardaras / Susa, 2013 Aldamioa eta etxola Alex Gurrutxaga / Berria,2013-12-29GS
2Arrate Mardarasek bere lehen liburua argitaratu du berriki, Pendrive,GS
3eta apustu ausarta egin du bertan.GS
4Ausarta, diot, bi arrazoirengatik.GS
5Batetik, idazleak goi-literaturaren jokalekua hautatu duelako --liburuaren erlazio estratestualak eta baliatutako errekurtso andana lekuko--.GS
6Bestetik, borgestarretik asko duen jokoa delako liburuan dagoenaGS
7 eta, egun, Jorge Luis Borgesen literaturaren oihartzuna duen ezer saiatzea ausarta delako.GS
8Zertan da joko borgestarra?GS
9Liburuaren oinarrian izkribu aurkituaren jokoa dago ;GS
10 lehen atalean narratzailea editore gisa aurkezten zaigu.GS
11Ez da gauza berria, egia,GS
12baina kasu honetan pendrive bat da narratzaileak topatu duena,GS
13eta esaten zaigu liburuko testuak pendrive horretakoak direlaGS
14 --epilogo bat ere egiten du, oso borgestarra hau ere--.GS
15Joko honek inplikazio nagusi bat du : ilusioaren haustura.GS
16Alegia, irakurleak etengabe du gogoan aurrean duena ipuina dela, constructum-a, fikzioa.GS
17Horrez gain, badaude ilusioa are gehiago hausten duten matizak.GS
18Hala nola, Demagun-eko irakurle inplizitua, Nola zuen izena? ipuinaren hasierako "zirriborroa" --azken bertsioaren aurre-testu gisa aurkezten dena--, edo ipuin batzuen amaieran dauden oharrak ( Okelaerrea eta Ihesi dabilenak ).GS
19Hau guztia joko interesgarri eta zaila da baina, akaso, ahul xamar gauzatua.GS
20Aipaturiko "zirriborroak" deus gutxi eskaintzen dio ipuinari --koordenada metaliterarioaz gain--,GS
21 eta oharrak, filologikoak eta ez literarioak, ez dira literatura irakurleak maite dituen gauza.GS
22Ipuinetako gai nagusiak maitasuna, maitasunerako zailtasunak eta ihesa --fisikoa eta norbere baitakoa-- dira.GS
23Kontakizunak euskal herriaren historiaren une desberdinetan gertatzen dira,GS
24eta horrek batasun moduko bat sortzen du tonuari dagokionez.GS
25Gainera, dokumentazio lan handia dago.GS
26Hala ere, badago zalantzan jar daitekeen zerbait :GS
27dokumentazioak eta lan historikoak literaturaren mesedetan egon behar duteGS
28eta, hemen, tarteka literatura ezkutatu egiten da datuen atzean.GS
29Adibidez, Nola zuen izena? ipuinean Frantziako Tourra Donostiara iritsi zela aipatzen da ;GS
30 kontu interesgarria, baina esangura gutxikoa ipuinaren baitan.GS
31Aldiz, ipuinek dotore egiten dute aurreraGS
32 narrazioa biluziagoa, istorioan bertan zentratuagoa denean.GS
33Badaude liburua gurutzatzen duten lerro interesgarriak.GS
34Gai konstante batzuez gain, han eta hemen agertzen diren pendrive-ena litzateke horietako bat.GS
35Beste bat Sindaren istorioa da, ingelesez short story cycle deitzen dutenaren antzeko zerbait ;GS
36 ildo konstante bat markatzen du,GS
37 liburua hasi eta buka,GS
38 hainbat ataletan agertzen baitira pertsonaia honi loturiko aferak.GS
39Oro har, Pendrive-n errekurtso asko ikusten da, batasunaren zainketa eta aniztasun izugarria forma eta tonuetan, lanketa handia gai historikoetan,GS
40 eta "egilearen intentzioa" usna liteke.GS
41Erreferentzia testualak ere ez dira makalak : Borgesen eta Cortazarren airea, Sarrionandiaren Ginebra paregabeari omenaldia,e.a.GS
42Dokumentazio lana, esan bezala, nabarmena da,GS
43eta baliabideen erabileran idazleak duen ahalmena eta egindako lana bereziki azpimarratzekoak dira.GS
44Baina,GS
45 horiek horrela izanik ere,GS
46 emaitza zalantzagarria da.GS
47Izan ere, literaturan, baliabide orok medio izan behar du,GS
48eta irakurleak ikusi behar du errekurtsoak literaturaren mesedetan daudelaGS
49 --baita metaliteraturaz ari garenean ere--.GS
50Hemen, ordea, medioak emaitza estaltzen du maiz :GS
51literaturaren mekanismoekin egindako jokoek ipuinetan dauden istorioak indartu beharrean,GS
52 higatu egiten dituzte.GS
53Aldamioa oso nabarmena da,GS
54 idazle askok beretzat nahi lukeen ahalmenez jasoa.GS
55Haatik, hartatik sortzen den literatura ez da hain ikusgarria.GS