SENTBER06-A1.rs3 (62)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Hutsegiteen garaia / Mohamed Xukri ( Arantzazu Royo ) / Igela, 2014 Epopeia latza Alex Gurrutxaga / Berria,2015-01-11GS
2Hutsegiteen garaia Mohamed Xukriren trilogia autobiografikoaren bigarren liburua da, Ogi hutsa-ren ondorengoa.GS
3Hartan haurtzaroa zuen hizpide idazleak ;GS
4hemen 20 urte inguru dituenetikGS
5aurrerakoak kontatzen dituGS
6 eta, Ogi hutsa bezala, liburu gogorra bezain ederra da.GS
7Larachen abiatzen da nobela,GS
8 1956an, Xukri ikasle hasten denean,GS
9eta hortik aurrera hainbat dira espazioak :Tetuan, Ceuta eta, batez ere, Tanger :GS
10Xukriren hitzetan, "hiri madarikatu nirea ; ihes eginda ere, ezin bizi bata bestea gabe".GS
11Izan ere, Xukriren biografia oso lotua dago txikitatik kaleko bizitzari.GS
12Miseria pairatu zuen, gosea, zikinkeria, biolentzia, prostituzioa eta alkohola,GS
13eta osagai horiek daude haren literaturan borborka :GS
14 "Mozkorren, haxix-zaleen eta gautxorien bideari jarraitzen nion.GS
15Beti aurkitzen nuen lekua haien artean.GS
16Izan ere, oroitzapen berberak genituen, hizkuntza bera ; geure mundua gau eta egun, geure madarikazio ederrean".GS
17Eroetxean ere egin zituen lau hilabete inguru,GS
18eta egonaldi horri eskaintzen dio Ahaztuak kapitulua.GS
19Hutsegiteen garaia-n agertzen dira bere bizitzako aurreneko erreferentzia literarioak :Safi ed-Din al-Hili, Al-Manfaluti, Victor Hugo, eta beste asko.GS
20Horrela, idazlearen esnatzea ikusten dugu apurkaGS
21 --60koetan hasi zen argitaratzen,GS
22baina urte luzez zentsuratua izan zen arabieraz--.GS
23Irakurketek erakutsi zioten, XukrikGS
24 berak Miel A. Elustondori elkarrizketa batean esan zionez,GS
25 "herri baten historia poetak idazten duela ?...?GS
26 Historia ofiziala ordaindurik dago".GS
27Xukri, kontrara, bere bizi-baldintzek nabarmen markatutako idazlea da ;GS
28 honela idazten du Hutsegiteen garaia-n :GS
29 "Bera ez zen aberatsen zabor artean ibiliGS
30 jateko,GS
31ez zen zorriz beterik ibili,GS
32 ez zituen izan orpo zartatuak odoletan.GS
33Nik ez nekien nola idatzi txorien esneari buruz, ez aingeru-edertasunaren laztan samurraz (...).GS
34Ez nekien nola idatzi buruan kristalezko pintzel bat izanik.GS
35Pintzela protesta da, ez apaingarri bat".GS
36Pertsonaia asko agertzen dira nobelan,GS
37eta gehienak istoriotik sartu eta atera egiten dira.GS
38Zenbait kapitulu pertsonaien erretratu modukoak dira,GS
39eta horien bidez hainbat gai jorratzen ditu idazleak ;GS
40 Lechevalier edo Patricia atal ederrak aipa daitezke, edo Rosario atala, zeinetan frankismoa den gai nagusietako bat.GS
41Autobiografia izaki,GS
42 oroitzapenei segikaGS
43 aurrera eta atzera ibiltzen da narratzailea, batera eta bestera,GS
44 eta zehazgabetasun hori ongi ezkontzen da tramarekin,GS
45 honek berea baitu giro nahasia.GS
46Beharbada, liburuaren erditik atzera elipsi batzuk handiegiak gerta daitezke,GS
47 konkrezio faltaGS
48 mugara eramana GS
49baitago.GS
50Abiadura biziko testua da, elipsi askorekin,GS
51eta estilo zuzen eta gordina dauka, zakarra, ia baloraziorik gabea.GS
52Esanguratsua da Joseba Sarrionandiak Ogi hutsa-ri buruz idatzi zuena :GS
53 "Arabiar tradizioaren kontrako mendekutzat har daiteke,GS
54 Mohamed Xukrik arabiera koraniko literarioaren dotoretasun guzia kraskatu baitzuen,GS
55gairik larrienak modurik gordinenean kontatuz".GS
56Gordina da, baiki, bere estiloa,GS
57eta halaz ere badago han-hemenka lirismo mikatz moduko bat, dotorezia handikoa.GS
58Mundu bat erretratatzen du Xukrik,GS
59eta fikzio indartsu bat eraikitzen.GS
60Sarrionandiak Ogi hutsa-z idatzi zuen :GS
61 "Arrifi deserrotuaren epopeia latza da, gaur eguneko miseriaren etnografia moduko bat".GS
62Halatsu Hutsegiteen garaia ere.GS