SENTCOR01-A1.rs3 (30) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Kapital publikoa / Jose Luis Otamendi / Susa, 2014 NEUTRALA (ez dago iritzirik)
Zalantzaz Javier Rojo / El Correo, 2014-11-29 | GS | |
2 |
Garai berri baten aurrean aurkitzen da subjektu poetikoa. | GS | |
3 | Alde batetik, historia bat dago inflexio puntu honen atzean, inflexio puntu horretara nola heldu garen azaltzen duena. | GS | |
4 | Baina, beste aldetik, | GS | |
5 | inflexio puntu horretatik begiratuta, | GS | |
6 | geroa badaezpadakoa eta zalantzaz beterik agertzen zaigu. | GS | |
7 | Egoera zalantzakor horren berri ematen zaigu idazlan honetan. | GS | |
8 | Egoeraren aurrean, poetak bere dudak azaltzen ditu, | GS | |
9 | ez du ziurtasunik, | GS | |
10 | dena | GS | |
11 | galdera bat balitz bezala | GS | |
12 | planteatzen zaio. | GS | |
13 | Egoera hau klabe bikoitzean ulertu daiteke. | GS | |
14 | Alde batetik irakurketa historiko-politikoa izan dezake. | GS | |
15 | Euskal Herriak garai berri bat du bere aurrean, | GS | |
16 | non abertzaleek eta ez-abertzaleek berriro ere beren burua kokatu behar duten inguru honetan. | GS | |
17 | Eta garai berri honen aurrean mugiezinak ziruditen osagai batzuek ez direla hain egonkorrak erakutsi dute. | GS | |
18 | Baina klabe historiko-politiko honekin batera, ikuspuntu pertsonala ( pertsonaren izaera erdigunean dagoen ikuspuntua ) ere azaltzen zaigu. | GS | |
19 | Idazlea helduaroan aurrera doa, | GS | |
20 | eta bizitzaren oinarriak iruditu zaizkionak orain bestelako begiekin ikusten ditu. | GS | |
21 | Erlatibizatu egiten dira alegia. | GS | |
22 | Zalantzazko mundu honetan, poetaren funtzioaz ere hausnartzen da lerro batzuetan. | GS | |
23 | Ez dauka oso garbi zein izan daitekeen poetaren lekua egoera berriaren aurrean ; | GS | |
24 | taldearen hitzak gordetzearekin lotu daiteke haren funtzioa, | GS | |
25 | horrek bazterrean geratutakoen memoria zaintzea inplikatzen baitu, | GS | |
26 | memoriarena liburu honetan agertzen den beste kezka bat da-eta. | GS | |
27 | Bestalde, idazleak erabiltzen duen hizkera poetikoan ezkerreko diskurtsoan agertzen diren hainbat osagai errepikatzen dira, | GS | |
28 | eta behin eta berriro mundu erasokorraren aztarna uzten dute agerian. | GS | |
29 | Mundua ez da pertsona eroso sentitu daitekeen leku bat, | GS | |
30 | baizik-eta itogarria izan daitekeen ingurua, azken finean poema hauen arabera, gure ingurua ez bai ta oso "gure". | GS | |