SENTCOR02-A1.rs3 (33)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Odol mamituak / Alaine Agirre / Elkar, 2014 Infernuratzea Javier Rojo / El Correo,2014-12-27GS
2Alaine Agirrek haur eta gazte literaturaren arloko zenbait liburu argitaratu ondoren GS
3helduentzako literaturaren munduan murgiltzea erabaki du,GS
4eta ahalegin horren ondorioa "Odol mamituak" nobela dugu.GS
5Idazlan honetan infernuratze baten kontaketarekin egiten dugu topo,GS
6 bertan azaltzen baitzaigu zein izan den protagonistaren ibilbideaGS
7 prozesu psikotiko batetik pasatzen delarik.GS
8Protagonista emakume bat daGS
9 eta ez dugu bere izena ezagutzen.GS
10Izan ere, nobela honetan pertsonaia guztiek letra bakarra dute izentzat.GS
11Pertsonaiek erakusten duten anonimotasun horrek guztiz esanguratsua dirudi,GS
12 izenik gabe agertzerakoanGS
13pertsonaiek beren identitateak galtzen baitituzte.GS
14Buru-gaixotasunak indartzen duen bestelakotze prozesu baten erdian topatzen dira pertsonaiakGS
15eta ez dira 'beraiek', baizik - eta gaixotasunak beraiengandik sortu dituen 'beste batzuk'.GS
16Nobela bost ataletan zatikatuta dagoGS
17eta antolamendu hau prozesu psikotikoaren isla da.GS
18Bertan ikusiko dugu nola protagonista ulertzen ez duen putzu batean katigatuta dagoen,GS
19 nola geratzen den mila zatitan hautsita.GS
20Eta haustura hau gertatu ondoren,GS
21nola saiatzen den psikiatra baten laguntzarekin bere burua berreraikitzen,GS
22jakinda agian ez duela guztiz lortuko.GS
23Alaine Agirreren helduentzako lehen liburua da hau,GS
24eta idazleak ahalegina egin du GS
25lehen emaitza ohiko narrazio lau eta sinpleetatik aldendu dadin.GS
26Adibidez, ahots narratibo desberdinak nahastu ditu kontaketan,GS
27 nahasketa honek barne logika bati jarraitzen diolarik.GS
28Idazketa dela - eta, garrantzia handia eman dio sinonimoen erabiltzeari.GS
29Sentimendu edo sentsazio berbera hiru edo lau hitzekin azaltzerakoan,GS
30 sentimendu hori azpimarratuta geratzen da,GS
31 sentsazioa indartuta.GS
32Kontuan hartuta idazlea oso gaztea dela ( 90koa da ),GS
33hasiera honek literatur ibilbide interesgarri baten abiapuntua dirudi.GS