SENTDEI01-A1.rs3 (35)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Erraiak / Danele Sarriugarte / Elkar, 2014 Erraien mintzoa Ibon Egaņa / Deia,2014-05-10GS
2Pertsonaia nagusi baten eta haren ahots narratiboaren gainean eraikia da Danele Sarriugarteren lehen eleberria, Erraiak.GS
3Nobela abiarazteko aitzakia narratiboa, aldiz, bikote-haustura du.GS
4Izenik gabeko narratzaileak, hogeitaka urteko neska gazteak, etxera heldu eta bikotekide izandako mutilaren agur-oharra aurkitu du.GS
5 Horrek abiaraziko du narratzailearen barne-bakarrizketa, bikote-harreman horren sorreraren eta gainbeheraren zein aurretik gazteak izandako harremanen gaineko gogoeta eta disekzioa.GS
6Berlin, Denver, Gasteiz eta sorterriaren artean ibilitako narratzailearen bakarrizketa neurotikoak denboran atzera-aurrerak egingo ditu,GS
7 orainaldi zentripetu batetik abiatuta,GS
8eta bide horretan Z-rekiko harremana, Y-rekikoa edo U-rekiko adiskidantzaren akabera aletuko ditu, ikuspegi eszeptiko, batzuetan ironiko eta anti-erromantiko batetik, Bukowskiren eta Mari Luz Estebanen arteko halako balizko talaia berezitik, gorputza norbere buruaren eta harremanen ezagutzarako bitarteko gisa hartzen duen ikuspegitik.GS
9Trebe dabil narrazioaren atzera-aurreretan narratzailea,GS
10 eraman egiten du irakurlea denboran atzera,GS
11 berriro ere ezinegonezko orainaldira itzultzeko ;GS
12 tartean, sinesgarriro birsortzen ditu zenbait eszenatoki eta giro, gauekoak eta urbanoak nagusiki.GS
13Hogeita hamar urteak oso urrun ez dituen narratzailearen nortasunaren sorrera dateke eleberriaren gaietako bat, artistaren gaztetako portreta gisakoa ;GS
14 herritik, Berlin eta Denverretik barrena, Gasteiza egindako ibilbidean narratzailearen inguruarekiko aldaketa ( lagunekiko, sendiarekiko, mutilekiko ) ezagutzen dugu,baina batez ere artista identitatearen sorrera.GS
15Hala, berezitasunaren eta normaltasunaren arteko dikotomian, konbentzio sozialetatik kanpo baina aldi berean barnean dago protagonista gaztea,GS
16eta kontraesan horiek arakatzen ditu egileak.GS
17Orobat, idazle eta musikarien aipu ugariek pertsonaiaren artista izaera hori azpimarratzera datoz.GS
18Ordea, narratzaileak artistaren pose hori inoiz autoironiaz hartzen badu ere,GS
19inpresioa izan dut ironia azalekoak ez duela erabat deusezten posea eleberrian zehar eta horrek urrundu egiten duela pertsonaia eta haren ahotsa irakurlearengandik.GS
20Ahotsa da, dena den, eleberriaren lorpenik eta ezaugarri-markarik esanguratsuenetakoa ziurrenik.GS
21Estilo hotza, arrazionala, gordina, bihurria eta aldi berean jolastia, diferentziak diferentzia, Uxue Apaolazarena edo Iratxe Esnaolarena gogora ekar dezakeena.GS
22Beldurrik gabe ibili da Sarriugarte sintaxia bihurritzen,GS
23gauzei bere izenez deitzenGS
24 edo hiztegia bera berritzen,GS
25 aldi berean hoztasun analitikoa eta pertsonalitate bakana lortuz.GS
26Haatik,GS
27 eleberriaren hasieran estilo hori narrazioari ongi egokitzen bazaio ere,GS
28inpresioa dut oro har estiloaren bortiztasuna eta gordintasuna ez dela kontakizunaren edukiei dagokiena.GS
29Alegia, idazkeran bertan dagoen tentsiorik ez dagoela narratzen den horretanGS
30 ( edo neuri behintzat ez zait iritsi )GS
31 eta, hala, une batzuetan kontakizunari estilo-ariketaren traza hartu diot,GS
32estiloa handiegi etorriko balitzaio bezala,GS
33 gaina hartuko balio bezalaGS
34 kontatu nahi den istorioari.GS
35Edonola ere, ahots berri indartsu eta arras pertsonala ekarri du Sarriugartek euskarazko nobelara, oso kontuan hartzekoa inondik ere.GS