SENTEIB01-A1.rs3 (22) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Sargori / Pello Lizarralde / Pamiela, 1994 Sargori Asier Sarasua / Eibartik,2015-01-09 | GS | |
2 | Idazle berezia da Pello Lizarralde ( Zumarraga, 1956 ). | GS | |
3 | Gutxitxo argitaratzen du. | GS | |
4 | Berezi idazten du. | GS | |
5 | Euskal letretan ahots bakarrez. | GS | |
6 | Bere idazkera gustatuko zaizu ala ez, | GS | |
7 | baina ezingo duzu esan beste edozein idazleren tankerakoa denik. | GS | |
8 | Eta niri izugarri gustatzen zait. | GS | |
9 | Atmosferak sortzeko duen erraztasuna, xehetasunik txikiena ere adierazteko duen gaitasuna, beti ere voyeur ukituarekin... | GS | |
10 | Sargori ere bide berean sortutako ipuin-bilduma da. | GS | |
11 | Udako giro sapa horretan gertatzen diren kontakizun xumeak ekarriko dizkigu idazleak. | GS | |
12 | Hamar ipuin txiki zoragarri, uda garaiko bazkalosteko giro itogarrian murgilduta daude pertsonaien eskutik. | GS | |
13 | Askotan balirudike ezer gertatzen ez dela, | GS | |
14 | baina Lizarralde maixu da elipsien bidez istorio zoragarriak kontatzen | GS | |
15 | ; edo kontatu gabe,irakurlearen eskuetan ezinegon sentsazioa uzten. | GS | |
16 | Izen iradokitzaileak dituzte 10 ipuinok, | GS | |
17 | eta horien artean benetako perlak aurkituko ditugu, "Barnetik", "Bazterretik" edo "Azpian", adibidez. | GS | |
18 | Izugarria da Lizarraldek irudiak, egoerak, eszenak... deskribatzeko duen gaitasuna. | GS | |
19 | Irakurri ahala | GS | |
20 | "ikusi" egiten dituzu gertakizunak. | GS | |
21 | Eta ikusi ez ezik, usaindu, entzun eta sentitu ere egiten dituzu Lizarraldek kontatzen dituenak. | GS | |
22 | Argazkilaria dirudi ( edo zinemagilea, beharbada ), idazlea baino gehiago, egoerak azaltzeko duen erraztasun eta gaitasun handi eta arin horregatik. | GS | |