SENTGAR01-A1.rs3 (60)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Argiaren erreinua / Joseba Lozano / Alberdania, 2011 Best-seller bai, baina... Leire Zubeldia / Gara,2012-11-25GS
2Praga.GS
3Jan Voget poliziaren taldeak emakume baten gorpua aurkitu du laku baten ondoan.GS
4Emakumeak lepoa moztua du,GS
5 abitu txuri bat darama jantzita,GS
6eta bi begiak falta zaizkio.GS
7Handik gutxira bigarren emakume bat agertzen daGS
8 hilda.GS
9Kasu honetan kiskalita du gorpua,GS
10baina honek ere abitu txuria darama gainean,GS
11eta gorputzeko beste atal bat falta zaio :hortzak.GS
12Zalantzarik ez dago.GS
13Serieko hiltzaile bat da bi hilketen egilea.GS
14Jan Vogeten taldea norabide finkorik gabe ikertzen ari den bitartean,GS
15 kriminologiari buruzko blog batek Alemanian agertutako hirugarren gorpu baten berria zabaltzen du.GS
16Hirugarren emakume honek ere abitu txuria darama jantzitaGS
17eta bularra falta du.GS
18Anna da poliziari aurre hartu dion blogaria.GS
19Bere aldetik ikertzen hasiko da.GS
20Horra hor nobelako protagonistetako bi :Jan eta Ana.GS
21Liburuaren erdi paretik aurrera ordea, beste pertsonaia bat agertzen da :Fran.GS
22Ikerketa lanetara batuko den hirugarren laguna.GS
23Lehenengoak pisu nabarmena du hasieran,GS
24baina istorioak aurrera egin ahala,GS
25azken bi pertsonaiek erabateko garrantzia hartuko dute.GS
26Dena den, protagonista nagusiok ikerketaren azaleko testuinguruan ezagutuko ditugu.GS
27Izan ere, egilea ez da pertsonaien bizitzaz hitz egiteko geratzen.GS
28Istorioaren ildo nagusitik at, Janen droga-menpekotasunaz eta honen arrazoiaz arituko zaigu soilik.GS
29Badira pertsonaia gehiago ere,GS
30baina ez noa horiek aipatzera,GS
31ez baita komeni irakurleari gauza gehiegi aurretik kontatzea.GS
32Ohiko best-seller baten ezaugarriak dituen nobela baten aurrean gaude.GS
33Nabari da Joseba Lozanok liburu salduenen osagaiekin osatu nahi izan duela bere lehenengo eleberria.GS
34Hirugarren orrian agertzen da lehenengo hilotza,GS
35 eta 68. orrirako irakurlea beste bi hilketen jakitun da.GS
36Kapituluak oso motzak dira,GS
37eta horietariko bakoitzaren amaieran misterioa areagotzen duen gertakari bat jazotzen da,GS
38 hurrengo kapituluarekin kate-begi lana eginez.GS
39Ekintza ugariko nobela da,GS
40 bizia, azkarra, idazkera zuzenez, zorrotzez, kontatua.GS
41Ahots narratzailea orojakilea da,GS
42eta fokua aldatzen du pertsonaia batetik bestera, komenigarritasunaren arabera.GS
43Baina... GS
44 Beti dago "baina"-ren bat.GS
45Noan aitortzera ez naizela best-seller zalea,GS
46eta eleberri honek zaletasun ezaren arrazoiak baieztatu dizkit :GS
47ekintzak ez dio literaturari lekurik uzten,GS
48misterioa sortzeko formulak bertsuak izaten dira beti, eta erlijioaren gaiarekin lotutakoak askotan, kasu honetan bezala.GS
49Bestalde, pertsonaiak ez dira garatzen.GS
50Era berean, irakurlea harrapatzeko sortutako misterioa era sinesgarrian argitzea zailegi suertatzen zaio egileariGS
51 eta bidezidorren bat hartu behar izaten du.GS
52Eta eleberriaren azken orria, azken hitza irakurtzean,GS
53irakurlea, ni behintzat, hasieran bezala geratzen da.GS
54Ez da ezer aldatzen irakurlearentzat.GS
55Ez dago ez gogoetarik, ez sentimendurik, ez inolako eraginik.GS
56Baina...GS
57 Beti dago bainaren bat.GS
58Euskarak ere behar ditu best-seller-ak.GS
59Hor doakizue bat zaleak zaretenontzat.GS
60Argiaren erreinua.GS