SENTHIR01-A1.rs3 (38)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013 Alkasoroko Benta Mikel Babiano López de Sabando /hirinet.net,2014-06-03GS
2Ez da Iruain.GS
3Ez da Kalaportu.GS
4Ez da Otzeta.GS
5Ez.GS
6Alkasoro da, Bera eta Lesaka arteko herrixka.GS
750eko hamarkadan gaudeGS
8eta mutil gazte bati kulparik gabe kendu diote bizia.GS
9Garai bertsuan jaio da, ezustean, Martin Irazoki, Alkasoroko bentako semea.GS
10Ibai bazterrean etorri da mundura, espia dirudien gizon likatsu baten laguntzaz.GS
11Horra hor eleberriaren hasiera.GS
12Hortik abiatuta,GS
13bere bizitza kontatuko digu Martinek,GS
14baita GS
15xehetasunei erreparatuzGS
16 kontatu ere :GS
17nola Alkasoron koxkortu zen,GS
18 nola futbol taldea sortu zuten,GS
19 nola Iruñera joan zenGS
20 biologia ikastera...GS
21Horrela izanagatik, bizitza baten deskribapena baino askoz gehiago eskaintzen digu Tabernak liburu honetan.GS
22Zer, bada?GS
23Garai historiko baten kronika eta mundua interpretatzeko modu berezi-bereziak,GS
24 hori guztia Martinen begien eta ahotsaren bidez kontatua.GS
25Beste hitz batzuetan, unibertso partikular bat berreraikitzeko ahalegina da liburu hau, Alkasoroko benta inguruan jaio, bizi eta hil diren herritar xumeen unibertso partikularra berreraikitzekoa.GS
26Mutua, Veronique, Axun, Rinus Xiberu...GS
27 Horiek dira liburu honetako egiazko protagonistak.GS
28Halaber, gatazka politikoak liburu osoa egituratzen du, hasieratik amaierara arte, kapitulu soltez osaturiko nobela borobilduz.GS
29Dela Alkasoro inguruko polizia saldoaren nola Iruñeko manifestazioen gogorraren bitartez, gatazkak liburu osoan zehar duen pisua etengabekoa da.GS
30Pertsonaiek hari aurre egingo diote,GS
31 nola edo hala, zorte handiagoz edo txikiagoz.GS
32Nolanahi den dela, saihestezina da gatazka,GS
33eta Alkasoroko magia pozoituko du.GS
34Idazkerari dagokionez, kontatzeko grina deskribapenen gainetik gailentzen da, akaso,GS
35baina Tabernaren euskara dotoreak berdintzen du hutsa.GS
36Horren harira, hizkera eder eta poetikoa darabil idazleak, naturarekiko erreferentziaz josirikoa.GS
37Ezin uler genezake nobela hau ibai, baso eta zerurik gabe.GS
38Laburbilduz,gabeziak gabezia kontakizun polit eta entretenigarria da "Alkasoroko benta", batzuetan errealismo magikozko istorioen zein Atxagaren "Soinujolearen semea" eta Epaltzaren "Ur uherrak" ezagunen oihartzunak ekarriko dizkizuna.GS