SENTIRU01-A1.rs3 (32)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Sargori / Pello Lizarralde / Erein, 1994 Gure sentimenak biziarazten dituzten pasadizoak Mikel Asurmendi / Irunero,2003-01GS
2Durangoko Azokaren karietara argia ikusi duten liburuei lekua hartu zien Sargori izeneko liburu honek nire mesanotxean.GS
3Paradoxikoki, abenduko gau sargoritsuetan, irakurriaren sargoria sentitzen nuelarik.GS
4Egilea, Pello Lizarralde, ez da ezezaguna gurean,GS
5 Larrepetit bere azken eleberria hizpide izan baikenuen iazko urria sargoritsuan.GS
6Apika, dagoeneko, batek baino gehiagok pentsatu du ea zertara datorren aspaldiko liburu honen iruzkina orain.GS
7Noiz eta sasoi honetan, hamaika liburu berri komentatzeko direnean.GS
8Euskal literatur plazara atera den azken liburu sorta hostokatzen aritu bitarteanGS
9 Sargori delako honek asebete du nire irakur nahia ordea.GS
10Badugu liburu honen egileak eta biok gauza bat komunean, biok ala biok Zumarraga herriarekin zerikusia izatea, alegia.GS
11Horrek eta nire ogibidearen betebeharrak autorea Larrepetit-en karietara solastatzea posible egin zidaten.GS
12Bere azken eleberria ezagutu nuenGS
13 eta Sargori liburua ezagutzeko parada eskaini ere.GS
14Eta aitortu beharra daukat,GS
15euskal literaturaren harribitxi hauek orain gutxi arteGS
16 ezagutu ez izanak amiņi bat lotsarazi nau.GS
17Pello Lizarralde literaturaren karietara garatzen ari den merkatu eta asmo handietatik urrun ari da,GS
18 literatura ulertzeko duen moldea ez dator bat euskal literaturak --edota edozein merkatuko literaturak-- exijitzen duen moldeekin.GS
19Alegia, merkatua eta zurrunbiloa hitz kidekoak diraGS
20eta Lizarraldek ez du literatur eginkizuna kidetasun horren arabera ulertzen.GS
21Eta hori horrela ulertuagatik-edoGS
22 --nire ustea besterik ez da,GS
23eta usteak betiere erdi ustelak izaten dira-GS
24 -idazle honek burutzen duen literaturak isiltasunarekin zerikusia gehiago dauka harrabotsarekin baino.GS
25Gure bizitzaren pasadizo edo bizipen xumeena literatur bilakatzen du Lizarraldek.GS
26Pasadizoak ez dira jende berezienak, ez ideia bereziak dituzten jendearenak.GS
27Gutako edozeinek bizi ditugun gauzak narratzen ditu autore honek.GS
28Hots, gure begiek eta gogoetek komunzki hautematen dituzten gertakariak besterik ez ditu narratzen.GS
29Besterik?GS
30Izanik ere, autore honek narratzen dituen gertakari hauen bidez gure sentimenak biziaraztea erdiesten du.GS
31Gutxi ote?GS
32Oso autore gutxik erdiesten duen moldean erdietsi ere.GS