SENTPUT01-A1.rs3 (34) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia / Susa, 2002 Paperezko hegazkinak Koldobika Ezberdin / Putz,2002-10. | GS | |
2 | Ene irakurle zintzo, leial eta bekatuz garbiak :Maruri-Jatabeko parrokoarekin egon berria nauzue pasa den asteburuan. | GS | |
3 | Aita Larringani ene elkartasuna adieraztera hurbildu nintzaion Bizkaiko herri polit hartara. | GS | |
4 | Eta kontu-kontari ari ginela, | GS | |
5 | 6-8 urteko neskatila eta mutikotxo guri-guri, bekatuz garbi eta arimaz aratz - talde baten konpainia onean, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten arimarako, eta ez gorputzerako ere, nola euskal literaturgintzan diharduten xaxi-idaxle horiek ; esaterako, euskal letren plazara nobela ( usteko ) batez jalgi berri den Lutxo "Egia" | GS | |
6 | ... eta "Egia" diodanean, | GS | |
7 | aizue,ezin diot barreari eutsi. | GS | |
8 | Eta kontua barrez lehertzekoa litzateke, | GS | |
9 | bai, Lutxoren "Egia" ustelak altxamenduan Generalisimoaren alde borrokatu ziren haien ohorea zikintzera ez baletoz. | GS | |
10 | Hori dela - eta, serio jarriko natzaizue : | GS | |
11 | "Paperezko hegazkinak" izenburua duen liburu hau bere zainetan odol-lohia baino ez daraman gaixo batek baino ezin izan du idatzi. | GS | |
12 | "Egia" izenean ; gezurrak, gezurrak eta gezurrak izanean. | GS | |
13 | Eleberria berehala sutara beharrekoa dela esateko badaukat hainbat argudio : | GS | |
14 | Hasteko, "nobela" honek ez dauka ez bururik ez hankarik. | GS | |
15 | Ez dauka hari jakinik, | GS | |
16 | dena da oraina eta iraganaren arteko nahaste-borraste konpreniezina, | GS | |
17 | dena da anabasa itzela. | GS | |
18 | Irakurlea galduta ibiliko da lehen hitzetik bukaeraraino. | GS | |
19 | Egindako dokumentazio lana negargarria da. | GS | |
20 | Igartzen da gorrien eta separatisten ixkribuak baino ez dituela irakurri autoreak. | GS | |
21 | Gernika gorriek bonbardatu zutela iturri onetik jakin dakigunoi ez digute gorri-separatistek ziririk sartuko. | GS | |
22 | Haginak ondo berdinduta dauzkagu honezkero, | GS | |
23 | atzo goizean jaiotako ume mukizu bati sinisten hasteko. | GS | |
24 | Tira, tira... | GS | |
25 | Nobelaren fabore, soilik aipatuko dugu sinisgarri egiten duen gauza bakarra, hots: protagonista alkoholikoa izatea. | GS | |
26 | Horrek ematen dio, horrek baino ez, sinesgarritasun apur bat goitik beherako kaosari. | GS | |
27 | Delirium Tremensak jotako morroi baten buruan, beste inorenean ezin liteke halako gezur, eldarnio eta gorrikeria tendentziosorik egosi. | GS | |
28 | Badakit nire bizia arriskuan jartzen ari naizela | GS | |
29 | hau esatean, | GS | |
30 | baina ez naute isilduko, | GS | |
31 | bizkartzain pare bat eskatuko dut, Aita Larringanek bezala, | GS | |
32 | eta ozen altxatuko dut ene boza gezurraren kontra, faltsukeriaren kontra, deabrukeria ororen kontra. | GS | |
33 | Orain sakristiara noa, | GS | |
34 | neskatilatxo bat onbidean jarri behar dut - eta. | GS | |