SENTPUT02-A1.rs3 (37) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Odolbildua / Josu Landa / Susa, 2002 Odolbildua Koldobika Ezberdin / Putz,2002-06 | GS | |
2 | Putzeko ene lagun eta jarraitzaile guztiok, gaurkoan ere otoitza bertan behera utzi | GS | |
3 | eta aldizkari guztizko zintzo honetan agerraldia egin beharrean sentitu naiz, | GS | |
4 | ez baita gauza kaltegarriagorik arimarentzat nola Jaungoikoaren deialdiari ezentzunarena egitea. | GS | |
5 | Eta zer jakinarazi dit bada belarri izkinera oraingoan gure Jaungoiko bakar eta ahalguztidunak? | GS | |
6 | Bada azkenaldi honetan behin eta berriro esan, berresan eta gaztigatzen ari dena : | GS | |
7 | badirela hainbat eta hainbat euskal idazle artaldea utzi eta bekatuaren bide lohietan galtzen direnak. | GS | |
8 | Horietan azkena, Josu, Josu Landa. | GS | |
9 | Tamalez bere izena ez dator bat bere izanarekin, | GS | |
10 | ezin konta ahala mozorro baitarabil Beltzebuk | GS | |
11 | gaiztakeria izugarrienak obratzeko. | GS | |
12 | Josu Landa honek Espainiako Askatzailearen urrezko garaian girotu du bere nobela-gurakoa, | GS | |
13 | eta aurkeztu dizkigun pertsonaiak osotoro dira autorearen sukarraldi edota eldarnioetan erditurikoak, irrealak, sineskaitzak, deslekutuak, | GS | |
14 | ez baitute batere zerikusirik garai loriatsu hartan bakean eta harmonian pozik eta zorion betean bizi ziren herritarrekin. | GS | |
15 | Ondo baino hobeto ezagutu nuen nik Nerbioi ibar ezkerraldeko giro atsegina 50. hamarkada gogoangarri hartan, bai horixe! | GS | |
16 | Santurtziko parrokoa nintzen orduan, | GS | |
17 | eta benetan, beltz bat euskaraz mintzatzen irudikatzea bezain barregarria deritzot portugaletetarren mihian euskara paratzeari. | GS | |
18 | Euskara zer zenik ere ez zekiten Portugaleteko biztanleek 50. hamarkadan! | GS | |
19 | Ez diot euskarari ukatuko | GS | |
20 | baserritarrak kristautzerako orduan | GS | |
21 | izan duen garrantzia, | GS | |
22 | baina hortik aurrera, tira, desagertuko balitz hobe ; | GS | |
23 | atzen finean gaztelera baita latinaren oinordeko zuzena, mundu osoan indartu beharrekoa. | GS | |
24 | Irrigarria begitandu zaizkit liburuko pertsonaiak oro : Mentxu delako neskazahar botikaria eta honen esanari itsu-itsuan jarraitzen dion erdi-gixon edo gixon-erdien koadrila patetikoa. | GS | |
25 | Hara, Josu Landa, putak salbuetsiz, 50. hamarkadan ez zegoen emakumerik etxeko sukaldetik kanpora lan egiten zuenik. | GS | |
26 | Ez dago aztia izan beharrik ondorioztatzeko, beraz, delako Mentxu hori puta bat baino ez dela, | GS | |
27 | baina horretarako hobe gauzak diren bezala izendatzea : | GS | |
28 | ogiari ogi, ardoari ardo eta putari PUTA, emagaldu hutsa dena botikari marimatxortu baten mozorropean aurkezten ibili barik. | GS | |
29 | "Idaxlearen" fabore, esan beharra dago behintzat zerbaitetan asmatu duela, | GS | |
30 | izan ere, errepublikazale eta gorriak izan behar liburuan aurkezten zaigun koadrila negargarria. | GS | |
31 | Ezin bestela izan, | GS | |
32 | kontatzen zaiguna amini bat sinisgarria izateko. | GS | |
33 | Hori bai, gaizkile hauek ongi nahian ari direla sinistarazi gura izateari itzelezko hutsa deritzot,astakeria galanta, | GS | |
34 | Stalinek karitateak bultzatuta | GS | |
35 | obratu zituela obratu zituenak esatea bezalako zerbait. | GS | |
36 | Laburbilduz, hobe eliza aldera bueltatxoa egitea "Odolbidu" honekin denbora galtzen ibiltzea baino. | GS | |
37 | Sutara! | GS | |