TERM17-GS.rs3 (19) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Terminologia-funtzioak galizieran: metodologia-arazoak eta dagozkion konponbideak. | GS | |
2 | Teknologia berrien mundura sartzen ari den neurrian, | GS | |
3 | eraso terminologiko gogorrak jasaten ari da galiziera, | GS | |
4 | eta arlo hori ere gaztelerarekiko menpekotasunaren beste adar bat izan daiteke. | GS | |
5 | Galizierari emandako irtenbide terminologikoekin leundu egin nahi da arazo larri hori, | GS | |
6 | batetik, gaztelerakadak besterik gabe onartzea saihestuz, | GS | |
7 | eta, bestetik, gaztelerak moldatutako terminoak bere corpus terminologikora bilduz. | GS | |
8 | Menpekotasun oso horrek | GS | |
9 | -komunitatean sortutako hiztegi terminologikoen analisia eginez | GS | |
10 | ikusia- | GS | |
11 | Gaz(x) funtzio matematiko-terminologikoa dagoela froga dezake, eta Ga(x) funtzio terminologikoan eragin osoa daukala. | GS | |
12 | Bi funtzio esponentzial hauen artean aplikazio bijektibo bat egongo da, | GS | |
13 | eta galizieraren terminologiaren sorrera moldatuko du; | GS | |
14 | hau da, metodologia errealak falta direla utziko du agerian. | GS | |
15 | Erlazio horrek, bada, hiru modutako irtenbide terminologikoak ugaltzea ekarriko du: gaztelerakadak, "hiperenxebrismoak", eta sorkuntza terminologikoa. | GS | |
16 | Arazo horren irtenbidea, beraz, batetik, bi funtzio horien arteko erlazio funtzionala onartzea izango litzateke, eta bestetik, ILG-RAG arauetako 4. printzipioan aipatutakoa onartzea, | GS | |
17 | bertan esaten denez, ezinbestekoa baita lusofoniako munduarekin lotu beharra | GS | |
18 | galizieraren terminologia sortzeko. | GS | |
19 | Galiziera-portugesaren hizkuntz diasisteman sartzea saihesteak, hartara, eragin nabaria sortuko du XXI. mendeko hizkuntza batentzat hain garrantzi handikoa den arlo terminologikoan. | GS | |