TERM19-GS.rs3 (29) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Terminologia normalizatzeak gizartean duen eragina | GS | |
2 | Egungo gizartean bi joera nabarmentzen dira, eta kontrajarriak, itxura batean. | GS | |
3 | Alde batetik, gero eta indartsuagoa da nazioarteko harmonizazioa lortu beharra, | GS | |
4 | ekonomian, politikan eta kultura eta gizarte gaietan etenik gabe sortzen ari diren loturak eta elkarren arteko trukaketak eraginda; | GS | |
5 | eta bestetik, aniztasuna onartu beharra, eta, ondorioz, norbanakoen izaeraren berrespena, | GS | |
6 | giza bizitzako arlo guztietan agertzen ari den moduan. | GS | |
7 | Terminologiak berak ere, | GS | |
8 | gizartearekin lotuta dagoen jarduera denez, | GS | |
9 | uztartu egin behar ditu joera orokor horiek, eransten zaizkien beste batzuekin batera, hala nola: teknologien aurrerakuntza zorabiagarria, zientziak diziplinartekotasunera eta hiperespezializaziora daramatzan bilakaera, eta informazioa elkarren artean berehala trukatu beharra. | GS | |
10 | Alderdi horiek guztiek, | GS | |
11 | espezialitateko terminologiaren gehikuntza kuantitatiboa eragiteaz gain, | GS | |
12 | terminologia lanen ikuspegia ere zabaldu egin dute; | GS | |
13 | eta, | GS | |
14 | egia bada ere ikuspegi berri horrek terminologia aberastu egin duela esatea, | GS | |
15 | zalantzan jarri ditu terminologiaren oinarrizko zenbait kontzeptu: kontzeptu-izendapen bikotearen adierabakartasuna, espezialitateko eremuen kontzeptua, eta normalizazioak terminologian duen eginbeharra. | GS | |
16 | Nahiz eta gaur egun normalizazioko oinarrizko printzipioek balio osoa gorde komunikazio espezialduaren bermearen bidez | GS | |
17 | (eta elkarrekin zerikusia duten gizarteko sektoreen arteko adostasuna da printzipio horietako bat) | GS | |
18 | , terminologiako lan praktikoan, batzuetan, ahaztuxe uzten da normalizazioaren eta gizartearen artean egon behar den lotura estua. | GS | |
19 | Horrek dakarren arriskua zera da: adostasuna lortzeko ezinbestekoa den arbitrarietatea, maila baterainokoa behintzat, | GS | |
20 | eta adituek terminologiari ematen dioten erabilera erreala orekatu behar izan arren, | GS | |
21 | eten egin daitekeela. | GS | |
22 | Kasu horretan, normalizazioa ez bakarrik ez litzateke eraginkorra izango, | GS | |
23 | are gehiago, bete gabe utziko lituzke bere helburuak. | GS | |
24 | Komunikazio honetan, | GS | |
25 | katalanerako terminologia normalizatzeko lanetan izandako eskarmentutik hasita, | GS | |
26 | batetik, gizarteak terminologia normaltzeko duen beharra aurkeztuko dugu, | GS | |
27 | hurrengo, horretarako dauden zenbait zailtasun aipatuko ditugu, | GS | |
28 | eta, amaitu orduko, ideia batzuk plazaratuko ditugu | GS | |
29 | hori guztia egungo gizartean bideratu ahal izateko. | GS | |