TERM32-GS.rs3 (25) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Txinerarako terminologia-eraikitzaile automatizatua. | GS | |
2 | Terminologia berria izan da edozein arlotako garapen azkarraren adierazlea, batez ere zientzien kasuan. | GS | |
3 | Horren ondorioz, edozein diziplina bizik arazo ugari izaten ditu | GS | |
4 | terminologia normalizatzean. | GS | |
5 | Asmatzen diren terminoak sistematikotasunez sortu behar dira, | GS | |
6 | esanahiari eta erabilerari dagokionean ezin dira anbiguoak izan, | GS | |
7 | arlo bereko pareko beste termino batzuekin koherenteak izan behar dute. | GS | |
8 | Hori guztia garrantzitsua da | GS | |
9 | eta horrela egiten dela ziurtatu behar da. | GS | |
10 | Hala ere, | GS | |
11 | hizkuntza handi batek ez badauka berdintasunik (adibidez, kontinenteko Txinan, Taiwanen eta Hong Kongen erabiltzen den txinerak), | GS | |
12 | diziplina batean erabiltzen diren terminoak termino-banku baten bidez bateratu behar dira. | GS | |
13 | Termino-banku hori termino berriak erabiltzeko, biltzeko eta gordetzeko irizpideak ematen dituen erakunde batean egon beharko luke. | GS | |
14 | Komunikazio honen gaia izango da zelan jarri martxan terminoen asmatzaile automatizatu bat eta termino-banku baten zati osagai bilakatu. | GS | |
15 | Asmatzaile horrek datu-baseak erabiliko ditu, adibidez, dauden terminoen definizioen corpusak, arau sintaktikoen oinarria, lexikoiak (teknikoak eta orokorrak), morfemen datu-baseak (Yuan et al., eskuizkribua), txinerako hitz-eraketarako arauak (Lu 1975). | GS | |
16 | Osagaiak hauek izango dira: egitura-aztertzaile bat, oinarritzat silabak hartzen dituen eraldatzaile bat | GS | |
17 | (letraldaketa egiteko) | GS | |
18 | eta asmatzaile bat. | GS | |
19 | LDOCE esperientzian Alshawi-k erabilitako kontzeptuari jarraitzea eta hitzen ingelesezko definizioekin lan egitea da oinarrizko ideia. | GS | |
20 | Definizio horien egitura-azterketatik gakohitzak ateratzen dira, | GS | |
21 | txinerara hitzez-hitzezko itzulpena egin ahal izateko. | GS | |
22 | Gero, txinerazko gako-hitzen itzulpenak asmatzailean prozesatzen dira, | GS | |
23 | txinerazko morfemen datu-baseak eta txinerazko hitz-eraketarako arauak erabiliz. | GS | |
24 | Ondorioa itzulpen alternatiboak izango dira, | GS | |
25 | gizaki adituek aukera dezaten. | GS | |