TERM38-GS.rs3 (38) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Neologia, erlojupeko lasterketan: Internet. | GS | |
2 | Egungo errealitatean terminologia-neologiak aurrez aurre dituen erronkei buruz hausnartzea da komunikazio honen asmoa. | GS | |
3 | Horretarako, bada, Interneten neologia sortzeko eragina duten zenbait puntu landuko ditugu. | GS | |
4 | Interneti buruzko terminoak azkar sortu eta zabaltzen dira, | GS | |
5 | eta hedapen handia lortzen dute, | GS | |
6 | hizkuntza guztiak erlojupeko bene-benetako lasterketa batean bailebiltzan. | GS | |
7 | Egia da, bai, | GS | |
8 | termino berrien sorkuntza abiadura ikaragarrian dabil, informatikako teknologia eta, orokorrean, telekomunikazioetako teknologia aurreratu eta eraberritzen den martxa berean. | GS | |
9 | Ezaugarri hori aurrerakuntza zientifiko eta teknikoan berdin agertzen bada ere, | GS | |
10 | eta, beraz, | GS | |
11 | terminologiako neologiaren ezaugarri bada, | GS | |
12 | landutako arloa berezia denez, | GS | |
13 | berari dagokion neologiari berezitasun batzuk ezartzen dizkio, | GS | |
14 | eta kontuan hartzekoak dira. | GS | |
15 | Alde batetik, Interneteko terminoak ezagutarazteko erabiltzen den kateak, beraz, sareak berak, | GS | |
16 | terminologia azkar zabaltzeaz gain | GS | |
17 | --Interneteko informazioa (ia) bat-batean lortzen da--, | GS | |
18 | hedapen luze-zabala du oso, | GS | |
19 | munduko edozein bazterrera heltzen baita. | GS | |
20 | Are gehiago, edozein tokitatik biltzen dira terminoak, | GS | |
21 | baita komentatu eta haztatu ere; | GS | |
22 | adibidez, Interneti buruzko terminoen glosarioak zabaltzen dira Web askotan, | GS | |
23 | eta izendegietarako proposamenak egin ere bai, | GS | |
24 | eta erabiltzaileek botoa eman ahal izaten diete. | GS | |
25 | Ondorioz, funts funtsezko arazo baten aurrean aurkitzen gara: espezialitateko eremuaren mugak gainditzen dituela Interneteko terminologiak | GS | |
26 | (espezialitatera mugatzen da, definizioz, lexiko zientifiko eta teknikoa), | GS | |
27 | eta erabilera orokorreko hizkeran sartzen dela indartsu; | GS | |
28 | horrela, bai sarearen erabiltzaile heterogeneoek (edozein espezialitatekoek zein espezialitaterik gabekoek), bai prentsa irakurri edo komunikabideei arreta jartzen dietenek, guztiok erabiltzen dute. | GS | |
29 | Zelako terminologia sortzen ari da? | GS | |
30 | Zeintzuk dira lexikoaren sorkuntzan gailentzen ari diren sistemak? | GS | |
31 | Ezaugarri berdin eta komun bat daukate hizkuntza guztiek: | GS | |
32 | terminoak ingelesez sortzen dira, | GS | |
33 | eta mailegu moduan sartzen dira beste hizkuntzetan. | GS | |
34 | Nola erantzuten dute hizkuntza hartzaileek? | GS | |
35 | Nola lantzen dute Interneteko terminologia? | GS | |
36 | Termino al dira termino itxurako guztiak? | GS | |
37 | Izendatzeko benetako premiei erantzuten al diete? | GS | |
38 | Edo, aldiz, lexikoaren sorkuntzan asko eta asko ez ote dira sentsazionalismoan erori eta azkar galduko direnak? | GS | |