TERM49-GS.rs3 (20)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Doppler efektua eta Ohm-en legea: aposizioa vs genitiboa fisikaren terminologian.GS
2 Hizkuntza tekniko-zientifikoan, nahiko ugariak izaten dira zientzilari baten deitura + izen arrunta bezalako terminoak.GS
3 Osagai bien arteko lotura, euskaraz, bi modu desberdinetan gauzatzen dugu.GS
4 Alde batetik, hitz-elkartuen eremukoa den aposizioa deritzon baliabidea erabiltzen dugu, Doppler efektua adibidez,GS
5 eta bestetik genitiboaren bidez lotzen ditugu osagaiak, Ohm-en legea kasu.GS
6 Doppler efektua Doppler deitura zuen fisikariak ikertu eta aurkituriko efektu fisikoa daGS
7 eta Ohm-en legea Ohm deitura zuen fisikariak ikertu eta aurkituriko lege fisikoa dugu,GS
8 eta egia esan behar badugu,GS
9 gure ustez ez dago arrazoirikGS
10 Doppler-en kasuan modu batez eta Ohm-en kasuan beste era batez jokatzeko.GS
11 Aspaldian buruan biraka daukagun galdera hauxe da, beraz;GS
12 zergatik kasu batzuetan aposizioa eta besteetan genitiboa?,GS
13 zergatik asimetria hau?GS
14 Bigarren osagaiak, hots, izen arruntak badu zerikusirik?GS
15 Gaztelaniarekiko morrontza ote?GS
16 Arazo honi buruzko argi-izpirik aurkitu nahian,GS
17 inguruko hizkuntzek nola jokatzen duten aztertu dugu,GS
18 nola edo halako ondoriorik ateratzeko asmoz.GS
19 Azterketa-eremutzat UZEIk argitaraturiko FISIKA HIZTEGIA hartu dugu,GS
20 euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesaren arteko azterketa konparatiboa burutu nahi izan dugula.GS